Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzungo Hezkuntza Topagunea
  • 27
    MAI
    2016
    OIARTZUNGO HEZKUNTZA TOPAGUNEA

    ZORIONAK!

    Aurten 6. eta 3. mailako azterketak gelditzea lortu dugu!

    HPTn egindako errekontu eta datu bilketaren arabera, 176 dira, gaurko egunez, LOMCEren aplikazioari jarraiki, Heziberri 2020k agintzen duen 3. mailako azterketa ez egiteko hautua hartu duten ikastetxeak; horien artean herriko bi ikastetxeak. 
    Guk argi dugu: 3. eta 6. mailako azterketak inposatuak dira. LOMCEren oinordekoak dira. Ebaluazio sistema antipedagogikoa dute oinarri eta ez dute hezkuntza gaitasunen ebaluazio jarraia bermatzen.

    “Euskaraz bizi nahi dut” lasterketa ondoren, argazkia aterako dugu plazan, egin den Planto ospatzeko.

    Agertu eta jarrai dezagun hezkuntza sistema propioaren alde borrokan!!

  • 9
    MAI
    2016
    Maiatzeko asanblada

    Hemen da maiatzeko asanblada! Asteazkenean, hilak 11, udaletxeko Areto Nagusian elkartuko gara!

  • 11
    MAI
    2016
    OIARTZUNGO HEZKUNTZA TOPAGUNEKO ASANBLADA

    Datorren asteazkenean, maiatzaren 11ean, arratsaldeko 7etan, elkartuko gara Udaletxeko Areto Nagusian Topaguneko Asanblada egiteko.

    Gure Herri "Curriculum"a sortzeko lehenengo pausoak ematen hasi gara eta denon ekarpenak behar ditugu proiektu hau aurrera eramateko.

    Animatu ta parte hartu

  • 25
    API
    2016
    Herriko curriculuma lantzen hasteko asanblada

    Apirilaren 25ean asanblada egingo dugu Oiartzungo curriculuma sortzen hasteko urratsak zehazteko. Proiektu berri baten lehen harritxoa jarriko dugu! Gogoz eta ilusioz helduko diogu erronka berri honi!

    Informazioa nahi baduzu edo ekarpenik egin nahi baduzu bibliotekako beheko aretoan izango gara datorren astelehenean, hilak 25, 19:00etan.

  • 13
    API
    2016
    Apirileko asanblada

    Heldu da apirileko ASANBLADA! Asteazkenean, hilak 13, 19:00etan.

    Orioko curriculumeko hitzaldia entzun dugu eta orain gure txanda da. Zer egin nahi dugu Oiartzunen?

    Zatoz zure iritzia ematera!

  • 16
    MAR
    2016
    ZERTARAKO HERRI CURRICULUMA? Orioko esperientzia.

    HITZALDIA

    Martxoaren 16an, asteazkenean, arratsaldeko 7etan, Udaletxeko Areto Nagusian.

  • 10
    OTS
    2016
    Otsaileko asanblada

    Datorren asteazkenean, hilak 10, Oiartzungo Hezkuntza Topaguneko asanblada izango da KIROLDEGIAN!

    Otsaileko asanblada kiroldegiko bilera gelan izango da arratsaldeko 7etan.

    Animatu ta parte hartu!!!

    LOMCE/HEZIBERRIRI EZ!

     

<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12
 
345
 
6
 
7
 
8910
 
1112
 
13
 
141516171819
2021222324
 
2526
27
 
282930
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /