Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Irratia
  • 20
    API
    2018
    Bizardiaren 39. ibilaldi neurtua

    Gurutzeko Bizardia elkarteak urteroko ibilaldi neurtua prest du jada. Igandean izango da; Done Eztebe plazatik abiatuko dira eta elkartearen egoitzan bukatuko dute. Berrogeigarren ekitaldi biribilaren atarian daude, igandekoa XXXIX. aldia izango baita. Guztiaren berri emateko, Jesus Olaizola Bizardia elkarteko kidea,izan dugu telefonoaren beste aldean.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2190/Bizardia%20ibilaldi%20neurtua%202018-04-20.mp3

  • 20
    API
    2018
    KARRAMARROA: Eneritz Artetxe

    Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak antolatuta, apirileko teatro saioa eskainiko dute datorren igandean, hilak 22. “Karramarroa”antzezlana taularatuko du Eneritz Artetxe aktoreak eta komedia eta kritika soziala uztartuko ditu obrak. Xehetasun gehiago Eneritz Artetxek berak eman dizkigu. Entzun!

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2188/KARRAMARROA%20Eneritz%20Artetxe%202018-04-19.mp3

  • 12
    API
    2018
    Altzirbarko auzo lokalaren inaugurazioa

    Altzibarko auzo lokala larunbatean inauguratuko dute eta festa handi bat antolatu dute irekiera ekitaldi gisa. Ainhoa Urretabizkaia auzotarrak eman dizkigu xehetasun guztiak.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2180/ALTZIBARKO%20LOKALA%20Ainhoa%20Urretabizkaia%202018-04-12.mp3

  • 12
    API
    2018
    Zorionak Maialen!

    Maialen Oiartzabal gazte oiartzuarrak "slopestyle ski"ko edo eski akrobatikoko Espainiako txapelketa irabazi berri du bigarren urtez jarraian. Irratira etorri zaigu esperientziaren berri eman eta bizipen guztiak kontatzera. Zorionak eta segi horrela, Maialen!

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2178/Maialen%20Oiartzabal%202018-04-12.mp3

  • 5
    API
    2018
    TXIKORTA Martxoa

    Martxoan sendabelarren inguruko saioa izango dugu. Nekane Martiarena sendabelarren inguruan ikasteko asmoz Arraskuko Julirekin askotan egon izan da. Oraingoan berriro ere Julirekin elkartu da sendabelarren inguruan hitz egiteko. Tertulia ederra egin zuten, Julik nola ikasi zuen sendabelarren inguruan azaldu zuen, zein sendabelar erabiltzen dituen, zertarako, nola prestatuta.Beraz, gozatu elkarrizketaz eta eskerrik asko Nekane eta Juli!

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2172/TXIKORTA%20Martxoa.mp3

  • 27
    MAR
    2018
    ZANA ZALAKO: Joxe Mari Isasa Belaunzaran

    Gaurko Zana Zalako saioko gonbidatua Joxe Mari Isasa Belaunzaran izan da. Margolari amorratua bera, bere bizitzan barrena bidaiatu dugu. Gehiago jakin nahi baduzu, ez ezazu galdu  elkarrizketa polit hau.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2167/ZANA%20ZALAKO%20Joxe%20Mari%20Isasa%202018-03-27.mp3

  • 20
    MAR
    2018
    ETIAM AGURRA


    Larunbatean Pagoan egin zen rock jaialdian agur esan zuen Etiam talde oiartzuarrak. Ez dute uste betirako agurra denik, gero arte bat bezala gehiago ikusten dute taldekideek. Endika Loiola Etiameko gitarjolea gurean izan da sentipenez eta taldearen egoeraz hitz egiteko.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2157/ETIAM%20AGURRA%20Endika%20Loiola%202018-03-20.mp3

  • 20
    MAR
    2018
    Arraztalo elkarteko batzar orokorra

    Arraztalo Oiartzungo gaixo psikikoen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du ostegunean, 2017an egindako ekintzen berri emango dute, eta hauek baloratuko dituzte. Gainera, iaz jasotako diru laguntzen eta diru kontuei buruzko argibideak emango dituzte. Jon del Olmo  Arraztalo elkarteko kideak  iazko ekitaldietan parte hartu zuten guztiak gonbidatu ditu. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2156/ARRAZTALO%20Jon%20del%20Olmo%202018-03-20.mp3

  • 16
    MAR
    2018
    Kirol Saria: Artaso Elkartea

    Hirugarren Kirol Astea ospatzen ari gara Oiartzunen eta kirolarekin lotutako hamarnaka ekitaldi izaten ari gara. Tartean, gaur Kirol Saria banatuko da eta, herritarrok hala aukeratuta, Artaso Elkartea da aurtengo sariduna urteetan zehar Xanistebanetako sokatira txapelketa antolatzen egindako lana aitortzeko. Artasoko Joxe Manuel Oiartzabal "Matxinda" eta Birjilio Labandibar Oiartzun Irratian izan ditugu kontu-kontari. Zorionak Artaso eta segi sasoi horrekin!

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2151/Kirol%20saria%20ARTASO%20Matxinda%20eta%20Birjilio%202018-03-16.mp3

  • 1 2 3 ... 6 7 8 Hurrengoak »
<< 2018, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
345678
 
9
 
10
 
11
 
1213
 
1415
16171819202122
232425
 
26
 
27
 
2829
 
30
 
      

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /