Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Irratia
  • 20
    OTS
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Prestatu zakuak Ihotetarako!
    Intxixu eta Sorginen maketak

    Nekane Martiarenak modu errexean azaldu digu zakua nola prestatu Oiartzun Irratian. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2109/IHOTEAK ZAKUA NOLA EGIN Nekane Martiarena 2014-02-20.mp3&autoplay=0&autorepl

    Oiartzun Irratian Ihote astea egiten ari gara.  Suberri Matelo Mitxelenarekin izan genuen elkarrizketa, oiartzuar gazteak Intxixu eta Sorginen maketak nola egiten dituen azaldu zigun. 

    Oiartzungo Ihoteen historia zein zen azaldu genuen eta zein ziren dantzatzen ziren dantzak. 

    Gaur Nekane Martiarenak Ihoteetako zakua nola egiten den azaldu digu. Beraz oraindik prest ez baduzue entzun elkarrizketa eta prestatu bihar iluntzerako. 

    Bihar, Oiartzun Irratian, Ihote Taldeko bi kiderekin izango gara asteburuko xehetasun guztiak jakin asmoz eta baita Elizaldeko Herri eskolako hiru ikaslerekin ere igandeko Karroxari eta kalejirari buruz hitz egiteko. 

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /