Herriko Sarea
Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Andoni Sorondo Otegi " Xolomo" izan dugu ZANA ZALAKO saioko gonbidatua. Solasaldi luze bezain hunkigarri izan da eta guztiz biluztu da Oiartzun Irratian. Eskerrik asko!
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2126/ZANA%20ZALAKO%20Xolomo%202018-02-27.mp3
Aste honetako Udalaren tartean luze eta zabal hitz egin dugu herrian laster hasiko diren bi obra handiren inguruan: Legarre eta Iparralde etorbideko eta Karrikako lanak hain juxtu. Azalpen guztiak emateko, Jexux Leonet alkatea izan dugu Oiartzun Irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2121/udalaren%20tartea%20OBRAK%202018-02-21.mp3
Onintza Etxebeste Liras artista oiartzuarra OIartzun Irratian izan dugu bere lanari, ikasketei eta arteari buruz hitz egiten
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2115/Onintza%20Etxebeste%20Liras%202018-02-15.mp3
Abaraxka Ludotekak, Adin txikikoen mahaia eta Udalaren laguntzarekin, jolasaren garrantziaz hitz egiteko kafe tertuliak antolatu ditu hilaren 19 eta 26rako. 0-3 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako hizketaldia izango da eta xehetasun guztiak eman dizkigu dinamizatzaile lanetan ariko den Javi Bravo Gizarte Hezitzaileak.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2113/Javi%20Bravo%20JOLASAREN%20GARRANTZIA%202018-02-15.mp3
BPXport enpresaren eskutan da Elorsoro kiroldegiko antolakuntza. Duela hilabete izan zen aldaketa eta gogotsu eta berrikuntza ugarirekin datozela kontatu digu Odei Fraile kiroldegiko arduradun berriak.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2114/Elorsoro%20kiroldegia%20Odei%20Fraile%202018-02-15.mp3
Lide Leibar izan dugu Zana Zalako saioko hamahirugarren gonbidatua. Mendi eskiatzailea da eta txikitatik izan du mendia, natura eta kirolarekiko zaletasuna. Bere bizitzan zehar bidaiatu nahi baduzu, ez ezazu galdu!
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2110/ZANA%20ZALAKO%20Lide%20Leibar%20Eraso%202018-02-08.mp3
10 egun falta dira martxoaren 19an Demoarsok antolatuta egingo den herri galdeketarako. Ekainean urtebete beteko da Goierrin herri galdeketa egin zutenetik. Galdeketaren fruitu da besteak beste "Helmugarik garrantzitsuena bidea denean" dokumentala. Nola bizitu zuten goierritarrek galdeketa? Ordutik ze mugitu da Goierrin? Galdera horiek hartuta deitu diogu Anjel Oiarbide Gure Esku Dagoko kide idiazabaldarrari.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/1723/GURE%20ESKU%20DAGO%20Anjel%20Oiarbide%202017-03-09.mp3
Martxan da Gipuzkoako herri arteko bertsolari txapelketa eta Oiartzundik bi taldek parte hartuko dute: Lexoti eta Martzelinak. Asteburu honetan izango dute debuta; Lexotik Azpeitian eta Martzelinak Oñatin. Prestaketak nola egiten ari diren, zein aurreikuspen dituzten, taldea nolakoa den... azaltzeko Iraitz Mateo eta Jokin Irastorzarekin hitz egin dugu.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/1672/HERRIARTEKOA%20Mateo-Irastorza%202017-02-10.mp3
Txikorta: Natura eta ekologiarekin bat eginez lehen sektorea aletzen. Horixe da gure leloa.
Txikorta programaren lehen saioa duzue hauxe. Sagardoari buruz aritu gara, baita eskualdean eta Oiartzunen martxan jarri diren lehen sektoreko proiektuei buruz ere. Hitza eman diegu, Arraztalo, Elika eta Laboreko kideei.
Gogoratu hilero Oiartzun Irratian duzuela gurekin hitzordua. Hilabeteko azken asteartean, iluntzeko 20:30ean.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/1651/TXIKORTA%202017%20Urtarrila.mp3
[Oiartzuarrak.org]: V. Flauta Jaialdia
[Oiartzuarrak.org]: Altzibarko auzo lokalaren inaugurazioa
[Abaraxka]: APIRILAK 14, MATERIAL BIRZIKLATUAREKIN MURALAK SORTUZ
[Udala]: Oiartzungo ondarearen proiektuaren aurkezpena
[Udala]: Ikasle Gela egunero 22ak arte irekita astelehenetik aurrera
[Udala]: Autodefentsa feminista tailerra
[Abaraxka]: Paperezko ametsak Truke liburutegia martxan jartzeko deialdia
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /