Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Irratia
  • 27
    OTS
    2018
    ZANA ZALAKO: Andoni Sorondo Otegi " XOLOMO"

    Andoni Sorondo Otegi " Xolomo" izan dugu ZANA ZALAKO  saioko gonbidatua. Solasaldi luze bezain hunkigarri izan da eta guztiz biluztu da Oiartzun Irratian. Eskerrik asko!

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2126/ZANA%20ZALAKO%20Xolomo%202018-02-27.mp3

  • 21
    OTS
    2018
    Udalaren tartea: Legarre/Iparralde eta Karrikako obrak

    Aste honetako Udalaren tartean luze eta zabal hitz egin dugu herrian laster hasiko diren bi obra handiren inguruan: Legarre eta Iparralde etorbideko eta Karrikako lanak hain juxtu. Azalpen guztiak emateko, Jexux Leonet alkatea izan dugu Oiartzun Irratian.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2121/udalaren%20tartea%20OBRAK%202018-02-21.mp3

  • 16
    OTS
    2018
    Onintza Etxebeste Liras

    Onintza Etxebeste Liras artista oiartzuarra OIartzun Irratian izan dugu bere lanari, ikasketei eta arteari buruz hitz egiten

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2115/Onintza%20Etxebeste%20Liras%202018-02-15.mp3

  • 15
    OTS
    2018
    Kafe tertulia: jolasaren garrantzia 0-3 urteetan

    Abaraxka Ludotekak, Adin txikikoen mahaia eta Udalaren laguntzarekin, jolasaren garrantziaz hitz egiteko kafe tertuliak antolatu ditu hilaren 19 eta 26rako. 0-3 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako hizketaldia izango da eta xehetasun guztiak eman dizkigu dinamizatzaile lanetan ariko den Javi Bravo Gizarte Hezitzaileak.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2113/Javi%20Bravo%20JOLASAREN%20GARRANTZIA%202018-02-15.mp3

  • 15
    OTS
    2018
    Elorsoro kiroldegiko zuzendaritza berria

    BPXport enpresaren eskutan da Elorsoro kiroldegiko antolakuntza. Duela hilabete izan zen aldaketa eta gogotsu eta berrikuntza ugarirekin datozela kontatu digu Odei Fraile kiroldegiko arduradun berriak.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2114/Elorsoro%20kiroldegia%20Odei%20Fraile%202018-02-15.mp3

  • 13
    OTS
    2018
    Lide Leibar Eraso

    Lide Leibar izan dugu Zana Zalako saioko hamahirugarren gonbidatua. Mendi eskiatzailea da eta txikitatik izan du mendia, natura eta kirolarekiko zaletasuna. Bere bizitzan zehar bidaiatu nahi baduzu, ez ezazu galdu!

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://oiartzunirratia.org/attachments/article/2110/ZANA%20ZALAKO%20Lide%20Leibar%20Eraso%202018-02-08.mp3

  • 9
    MAR
    2017
    0
    M19ari begira Anjel Oiarbiderekin

    10 egun falta dira martxoaren 19an Demoarsok antolatuta egingo den herri galdeketarako. Ekainean urtebete beteko da Goierrin herri galdeketa egin zutenetik. Galdeketaren fruitu da besteak beste "Helmugarik garrantzitsuena bidea denean" dokumentala. Nola bizitu zuten goierritarrek galdeketa? Ordutik ze mugitu da Goierrin? Galdera horiek hartuta deitu diogu Anjel Oiarbide Gure Esku Dagoko kide idiazabaldarrari.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/1723/GURE%20ESKU%20DAGO%20Anjel%20Oiarbide%202017-03-09.mp3

  • 10
    OTS
    2017
    0
    Oiartzun Gipuzkoako Herriartekoan

    Martxan da Gipuzkoako herri arteko bertsolari txapelketa eta Oiartzundik bi taldek parte hartuko dute: Lexoti eta Martzelinak. Asteburu honetan izango dute debuta; Lexotik Azpeitian eta Martzelinak Oñatin. Prestaketak nola egiten ari diren, zein aurreikuspen dituzten, taldea nolakoa den... azaltzeko Iraitz Mateo eta Jokin Irastorzarekin hitz egin dugu.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/1672/HERRIARTEKOA%20Mateo-Irastorza%202017-02-10.mp3

  • 1
    OTS
    2017
    0
    TXIKORTA  Oiartzun Irratiko saio berria

    Txikorta: Natura eta ekologiarekin bat eginez lehen sektorea aletzen. Horixe da gure leloa.

    Txikorta programaren lehen saioa duzue hauxe. Sagardoari buruz aritu gara, baita eskualdean eta Oiartzunen martxan jarri diren lehen sektoreko proiektuei buruz ere. Hitza eman diegu, Arraztalo, Elika eta Laboreko kideei.

    Gogoratu hilero Oiartzun Irratian duzuela gurekin hitzordua. Hilabeteko azken asteartean, iluntzeko 20:30ean.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/1651/TXIKORTA%202017%20Urtarrila.mp3

<< 2018, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
345678
 
9
 
10
 
11
 
1213
 
1415
1617181920
 
2122
232425
 
26
 
27
 
2829
 
30
 
      

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /