Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Irratia
  • 24
    API
    2014
    Kirol Jarduera Anitzeko Kanpusa Aisimugi elkartearen eskutik
    Toledo, Arevalillo eta Esnal irratian

    Ekainaren 23tik 28ra Kirol Jarduera Anitzeko Kanpusa antolatu dute Oiartzunen. Aisimugi elkartea sortu duten hiru kideak izan ditugu gurekin Maitane Toledo, Urtzi Arevalillo eta Unai Esnal. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/123/AISIMUGI%20Maitane-Urtzi-Unai%202014-04-24.mp3

  • 4
    API
    2014
    Oiartzueran Astia Oiartzun Irratian

    Ane Badiola Oiartzuarren Baitan egitasmoko suspertzailea eta Aitziber Arnaiz Oiartzungo Udaleko euskara teknikariak eman dizkigute Oiartzueran eta Memoria Historikoaren asteko xehetasunak. Hemen duzue elkarrizketa: 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/62/OIARTZUERAREN%20ASTEA%20Ane%20Badiola%20eta%20Aitziber%20Arnaiz%202014-04-04.mp3

  • 28
    MAR
    2014
    Oiartzun Irratiak atari berria du
    Oiartzun Irratiko lan taldea eta irrati kontseiluko kideak

    Oiartzun Irratiak uztailean 15 urte beteko ditu, San Fermin egunean hain zuzen ere. Ezin uztailera arte itxaron eta oiartzuarrei eta zergatik ez, gure buruari ere opari bat egitea erabaki dugu. Nerabezaroan  gauden honetan interneteko atari berria estreinatuko dugu martxoaren 28an. Herri izaera eta izen bera mantenduz soineko berria jantziko dugu sarean murgilduta jarraitzeko.

  • 24
    MAR
    2014
    0
    Ane Narbarterekin berriketan

    Oiartzungo artista gazteak bi erakusketa ditu, bata Garmendia Txokolategian eta bestea Petra Lekuona Zaharren Egoitzan. Erretratuak egiten abila da Ane Narbarte eta soinua behar omen du inguruan eroso margotzeko. Entzun Oiartzun Irratian egin diogun elkarrizketa. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2183/Ane Narbarte 2014-03-24.mp3

  • 21
    MAR
    2014
    Sahararen aldeko astea Oiartzunen
    Esti Juanes eta Olga Leibar irratian

    Esti Juanes eta Olga Leibar El Watan elkarteko kideek azaldu dizkigute astearen nondik norakoak irratian. Herriko ikastetxeetan antzerki emanaldiak antolatu dituzte eta gaur Oiartzun eta Tichlaren anaitzea sinatu da. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2179/EL WATAN Olga Leibar eta Estitxu Juanes 2014-03-21.mp3

  • 18
    MAR
    2014
    Ruper Ordorikarekin solasean
    Argazkia: Ruperordorika.com

    Azukre Koxkorrak da Ruper Ordorikaren azken lana eta igandean izango dugu Oiartzunen, Udaletxeko Areto Nagusian emango baitu kontzertua. 

    Ruper Ordorikari elkarrizketa egin diogu, Azukre Koxkorrei buruz, bertsioei buruz eta Martin Larralde abestia joko duen galdetu diogu oiartzuar askoren lasaitasunerako. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2165/RUPER ORDORIKA 2014-03-18.mp3

  • 11
    MAR
    2014
    Maitane Azpeitia eta Mikel Odriozola atletak Kirolez Blai! saioan
    Lopez, Azpeitia eta Odriozola irratian.

    Maitane Azpeitia oiartzuarra eta Mikel Odriozola oreretarra izan ziren azken Kirolez Blai! saioko gonbidatuak. Atletismoaren puntaren puntan dabiltzan bi kirolariek Joxe Migel Lopezen galderak erantzun zituzten. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2138/KB ATLETISMOA Azpeitia-Odriozola 2014-03-05.mp3

  • 6
    MAR
    2014
    0

    Oiartzun, Lezo eta Astigarragako neskek osatzen dute Emarri. Goizuetako feritan egin zuten erakustaldiak jarraipena izan du eta udaberriko txapelketa prestatzen ari dira. 

    Oiartzun Irratiak harriak ematen dien hori bildu nahi izan du.

     

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2140/EMARRI 2014-03-06.mp3

    Emarriko harri tiratzaileekin berriketan
    Emarri taldea entrenatzen
  • 4
    MAR
    2014
    Inauteriak herriko bi ikastetxeetan

    Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri eskolan joan den ostiralean ospatu zituzten inauteriak. Oiartzun Irratia ikasleekin izan zen goizean, mozorro, dantza eta abestiei buruz galdezka. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2133/IKASTETXEETAKO INAUTERIAK 2014-03-03.mp3

<< 2018, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
345678
 
9
 
10
 
11
 
1213
 
1415
1617181920
 
2122
232425
 
26
 
27
 
2829
 
30
 
      

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /