Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Irratia
  • 18
    OTS
    2014
    Oiartzun Irratia

    1998an jarri zen Oiartzun Irratiaren proiektua martxan. Oarso telebistako kide zen Gema Lasarte Leoneten ideia izan zen Oiatzunen irratia sortzea. Aurretik bi irrati egonak ziren Oiartzunen (Urritza Irratia eta Kontakatilu irratia).

    Gema Lasartek Ane Lardiri egin zion irratia martxan jartzeko gonbitea eta honek, onartu. 1999 hasieran Udalarekin hitzarmena sinatu zuen Oarso Kultur Fundazioak. Udalak azpiegiturak utziko zizkion fundazioari eta fundazioak programazioa eskaini. Horrela, 1999ko uztailaren 7an Oiartzun Irratiko lehenengo saioa emititu zen. Eguneroko lanetan aritzen zirenez gain (Ane Lardi, Jose Luis Pikabea eta Juanan Corral), herritar askok parte hartu zuten proiektuan. 2002 inguruan irratiari izaera juridikoa eman zioten eta Hitz Hots elkartea sortu zuten. Urteak aurrera egin ahala, irratia handitzen joan zen tresna eta taldekide aldetik.

    2003an emisio etena izan zen, Udalak irratia lekuz aldatu zuelako. Gaur egun, 2014an martxan dago irratia eta bide oparoa du egiteko. Mila esker, beraz, bide luze honetan parte hartu duzuen guztioi!

    "Denak ga Oiartzun Irratiya!"

    HARREMANA





    • Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /