Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Irratia
  • 14
    URT
    2015
    0

    Ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte Emarri taldeko kideek eta probatzeko gonbita egin digute Karmelek eta Onintzak. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/571/EMARRI%20Karmele-Onintza%202015-01-14.mp3

    Giza probak ezagutzeko ate irekiak Emarriren eskutik
  • 19
    AZA
    2014
    0
    Oiartzungo Itsaslapurrak

    Oiartzunek hurrengo arraun denboraldian trainerua itsasoratuko du eta gurera gonbidatu ditugu bertako kideak: Borja Mena, Edurne Moreno, Jon Perurena eta Ibai Zubizarreta. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/498/ITSASLAPURRAK%20Jonpe,%20Garazi,%20Borja%20eta%20Ibai%202014-11-19.mp3

  • 17
    AZA
    2014
    0
    Hitza ta pitza

    "Hitza ta pitza" ekimena aurkeztu zuten ostiralean eta bertan parte hartu zuten gazteen iritziak bildu genituen Oiartzun Irratirako. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/494/HITZA%20TA%20PITZA%20AURKEZPENA%202014-11-17.mp3

  • 29
    URR
    2014
    0
    Oiartzungo Taxistekin berriketan

    Gaurkoan Oiartzun Irratian herriko taxistak gehiago ezagutu ditugu.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/451/OiartzungoTaxistak%202014-10-29.mp3

  • 9
    URR
    2014
    0
    Pello Añorgak ipuinak nola kontatu azalduko du gaur liburutegian

    Ipuinen hilabete berezia izango da urri hau Manuel Lekuona bibliotekan. Pello Añorgak bi saio eskainiko ditu eta honez gain, 0 eta 6 urte arteko seme-alabak dituzten haurren gurasoentzako ipuinak kontatzeko hitzaldia emango du gaur 17:30ean. Atzo Oiartzun Irratian hitzaldiaren nondik norakoak eman zizikigun. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/401/udalaren%20tartea%20Pello%20A%C3%B1orga%202014-10-08.mp3

  • 8
    URR
    2014
    Larraitz Etxarte trikitilari gaztearekin berriketan

    Herrian artista ugari ditugu eta horietako bat gonbidatu dugu gaurkoan Oiartzun Irratira. Soinu txikia hartuta etorri zaigu Larraitz Etxarte trikitilari gaztea. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/400/Larraitz%20Etxarte%202014-10-08.mp3

  • 1
    URR
    2014
    Barazki eta futen errezeta lehiaketa

    Martxan da Oarsoaldeko Euskara Batzordetik bideratuta, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak gauzatzen duen euskarazko errezeta lehiaketa. Aurtengoan barazki eta frutekin egindako errezetak aurkeztu beharko dira. Xehetasunak Oiartzun Irratian Axun Ertzibengoa Ttur-tturreko suspertzaileak eman dizkigu. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/385/udalaren%20tartea%20ERREZETA%20LEHIAKETA%202014-10-01.mp3

  • 26
    IRAI
    2014
    0
    Ugaldetxoko festak ospatuko dira asteburuan
    Argazkia: Goizarin

    Ez dakizula ze egitarau prestatu duten Ugaldetxoko festetarako? Oiartzun Irratian jai batzordeko Oskar eta Arantxa izan ditugu eta beraiek azaldu digute ze prestatu duten aurtengo jaietarako. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/377/UGALDETXOKO%20FESTAK%20Oskar-Arantxa%202014-09-26.mp3

  • 25
    IRAI
    2014
    0
    Ongi Etorri Katxonderstanera
    ZaldiEroak saioan egindako marrazkia

    Saio berria izango dugu hamabostero Oiartzun Irratian. "Ongi Etorri Katxonderstanera" elkarrizketa saio umoretsua. Hamabostero gonbidatu berezi bat izango da gurean, Martin Kitto, Mirari Martiarena eta auskalo noren galderak erantzun beharko ditu. 

    Ausartu den lehena Patxi Huarte Larraburu "ZaldiEroa" izan da. Hementxe saioa entzuteko aukera. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/375/OEK%20ZALDI%20EROA%202014-09-25%20Emisioa.mp3

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /