Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Irratia
  • 6
    MAI
    2014
    Emisio arazoak

    Oiartzun Irratia on line bakarrik entzun daiteke momentu honetan. Arazoak ditugu antenarekin. lehenbailen saiatuko gara arazoak konpontzen. Barkatu eragozpenak. 

  • 5
    MAI
    2014
    Oskar Aranzabalekin berriketan
    Oskar Aranzabal

    Bihar eskainiko du Azmarrin taldeak antolatuta Oskar Aranzabalek "Zer egiten dute zure diruarekin?" izenburuko hitzaldia. Udaletxeko pleno aretoan emango diote ekonomia zikloari hasiera arratsaldeko 19:30ean. Oiartzun Irratira gonbidatu dugu eta hitzaldiaren nondik norakoak azaldu dizkigu Aranzabalek. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/149/AZMARRIN%20OSkar%20Aranzabal%202014-05-05.mp3

  • 30
    API
    2014
    Aitor Puertas Kirolez Blai! saioko protagonista

    Neguko denboraldia eta entrenamentuak bukatuta, Aitor Puertas oiartzuarra izan dugu Kirolez Blai! saioko protagonista. Aitorrek Sotxiko neguko joku paralinpiarretan hartu zuen parte. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/141/KIROLEZ%20BLAI%20Aitor%20Puertas%202014-04-30.mp3

  • 24
    API
    2014
    Kirol Jarduera Anitzeko Kanpusa Aisimugi elkartearen eskutik
    Toledo, Arevalillo eta Esnal irratian

    Ekainaren 23tik 28ra Kirol Jarduera Anitzeko Kanpusa antolatu dute Oiartzunen. Aisimugi elkartea sortu duten hiru kideak izan ditugu gurekin Maitane Toledo, Urtzi Arevalillo eta Unai Esnal. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/123/AISIMUGI%20Maitane-Urtzi-Unai%202014-04-24.mp3

  • 4
    API
    2014
    Oiartzueran Astia Oiartzun Irratian

    Ane Badiola Oiartzuarren Baitan egitasmoko suspertzailea eta Aitziber Arnaiz Oiartzungo Udaleko euskara teknikariak eman dizkigute Oiartzueran eta Memoria Historikoaren asteko xehetasunak. Hemen duzue elkarrizketa: 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/62/OIARTZUERAREN%20ASTEA%20Ane%20Badiola%20eta%20Aitziber%20Arnaiz%202014-04-04.mp3

  • 28
    MAR
    2014
    Oiartzun Irratiak atari berria du
    Oiartzun Irratiko lan taldea eta irrati kontseiluko kideak

    Oiartzun Irratiak uztailean 15 urte beteko ditu, San Fermin egunean hain zuzen ere. Ezin uztailera arte itxaron eta oiartzuarrei eta zergatik ez, gure buruari ere opari bat egitea erabaki dugu. Nerabezaroan  gauden honetan interneteko atari berria estreinatuko dugu martxoaren 28an. Herri izaera eta izen bera mantenduz soineko berria jantziko dugu sarean murgilduta jarraitzeko.

  • 24
    MAR
    2014
    0
    Ane Narbarterekin berriketan

    Oiartzungo artista gazteak bi erakusketa ditu, bata Garmendia Txokolategian eta bestea Petra Lekuona Zaharren Egoitzan. Erretratuak egiten abila da Ane Narbarte eta soinua behar omen du inguruan eroso margotzeko. Entzun Oiartzun Irratian egin diogun elkarrizketa. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2183/Ane Narbarte 2014-03-24.mp3

  • 21
    MAR
    2014
    Sahararen aldeko astea Oiartzunen
    Esti Juanes eta Olga Leibar irratian

    Esti Juanes eta Olga Leibar El Watan elkarteko kideek azaldu dizkigute astearen nondik norakoak irratian. Herriko ikastetxeetan antzerki emanaldiak antolatu dituzte eta gaur Oiartzun eta Tichlaren anaitzea sinatu da. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2179/EL WATAN Olga Leibar eta Estitxu Juanes 2014-03-21.mp3

  • 18
    MAR
    2014
    Ruper Ordorikarekin solasean
    Argazkia: Ruperordorika.com

    Azukre Koxkorrak da Ruper Ordorikaren azken lana eta igandean izango dugu Oiartzunen, Udaletxeko Areto Nagusian emango baitu kontzertua. 

    Ruper Ordorikari elkarrizketa egin diogu, Azukre Koxkorrei buruz, bertsioei buruz eta Martin Larralde abestia joko duen galdetu diogu oiartzuar askoren lasaitasunerako. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2165/RUPER ORDORIKA 2014-03-18.mp3

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /