Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Irratia
  • 29
    URR
    2014
    0
    Oiartzungo Taxistekin berriketan

    Gaurkoan Oiartzun Irratian herriko taxistak gehiago ezagutu ditugu.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/451/OiartzungoTaxistak%202014-10-29.mp3

  • 9
    URR
    2014
    0
    Pello Añorgak ipuinak nola kontatu azalduko du gaur liburutegian

    Ipuinen hilabete berezia izango da urri hau Manuel Lekuona bibliotekan. Pello Añorgak bi saio eskainiko ditu eta honez gain, 0 eta 6 urte arteko seme-alabak dituzten haurren gurasoentzako ipuinak kontatzeko hitzaldia emango du gaur 17:30ean. Atzo Oiartzun Irratian hitzaldiaren nondik norakoak eman zizikigun. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/401/udalaren%20tartea%20Pello%20A%C3%B1orga%202014-10-08.mp3

  • 8
    URR
    2014
    Larraitz Etxarte trikitilari gaztearekin berriketan

    Herrian artista ugari ditugu eta horietako bat gonbidatu dugu gaurkoan Oiartzun Irratira. Soinu txikia hartuta etorri zaigu Larraitz Etxarte trikitilari gaztea. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/400/Larraitz%20Etxarte%202014-10-08.mp3

  • 1
    URR
    2014
    Barazki eta futen errezeta lehiaketa

    Martxan da Oarsoaldeko Euskara Batzordetik bideratuta, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak gauzatzen duen euskarazko errezeta lehiaketa. Aurtengoan barazki eta frutekin egindako errezetak aurkeztu beharko dira. Xehetasunak Oiartzun Irratian Axun Ertzibengoa Ttur-tturreko suspertzaileak eman dizkigu. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/385/udalaren%20tartea%20ERREZETA%20LEHIAKETA%202014-10-01.mp3

  • 26
    IRAI
    2014
    0
    Ugaldetxoko festak ospatuko dira asteburuan
    Argazkia: Goizarin

    Ez dakizula ze egitarau prestatu duten Ugaldetxoko festetarako? Oiartzun Irratian jai batzordeko Oskar eta Arantxa izan ditugu eta beraiek azaldu digute ze prestatu duten aurtengo jaietarako. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/377/UGALDETXOKO%20FESTAK%20Oskar-Arantxa%202014-09-26.mp3

  • 25
    IRAI
    2014
    0
    Ongi Etorri Katxonderstanera
    ZaldiEroak saioan egindako marrazkia

    Saio berria izango dugu hamabostero Oiartzun Irratian. "Ongi Etorri Katxonderstanera" elkarrizketa saio umoretsua. Hamabostero gonbidatu berezi bat izango da gurean, Martin Kitto, Mirari Martiarena eta auskalo noren galderak erantzun beharko ditu. 

    Ausartu den lehena Patxi Huarte Larraburu "ZaldiEroa" izan da. Hementxe saioa entzuteko aukera. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/375/OEK%20ZALDI%20EROA%202014-09-25%20Emisioa.mp3

  • 24
    UZT
    2014
    0
    Iturriozko festak

    Haizea eta Ikerrek eman dizkigute Oiartzun Irratian Iturriozko festetako xehetasunak. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/314/ITURRIOZKO%20FESTAK%20Iker-Haizea%202014-07-24.mp3

  • 3
    UZT
    2014
    0
    Xanixtebanetako sokatira txapelketa
    Entrenamentua

    Herriko neska mutilak hasi dira Xanixtebanetako sokatira txapelketarako entrenatzen. Mutilen taldeak gehientsuenak osatuta daude, baina neskenak oraindik kideak falta dituzte. Oiartzun Irratia entrenamentuetan izan da herriko soka tiratzaileekin berriketan. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/280/sokatira.mp3

  • 1
    UZT
    2014
    Aitor Txiki futbito txapelketan izena emateko epea zabalik

    Zabalik da Aitor Txiki VII Futbito txapelketarako izena emateko epea. Aritz Bereziartua antolatzaile taldeko kidea izan da gurean herriko neska mutilak parte hartzera animatzeko deialdia eginez. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/275/AITOR%20TXIKI%20FUTBITO%20TXAPELKETA%20Bereziartua%202014-06-30.mp3

<< 2018, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1234567
89
 
1011
 
121314
 
15
 
1617
 
18192021
22
 
23
 
242526
 
2728
29
 
30
 
31
 
    
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /