Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Lartaun abesbatza
  • 21
    IRAI
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ikuskizuna eta Kontzertua

    Irailak 20an larunbata, arratsaldeko zortzi terditan, Oiartzungo Kiroldegian, "Euskal Oihartzunak" ikuskizuna eskeini zen.

    Publiko asko gerturatu zan obra ikustera, eta orokorrian esan behar da, arrakasta izan zuela ikuskizun honek.

     

    Irailak 21 igandea, eguerdiko hamabitan, berrogeita hamargarrenarik bukera emateko kontzertu bat eskeini da, Doneztebe parrokian.

    Lehenengo zatian, zuzendari ohian txanda izan da Iñaki Altuna, Aguxtin Mendizabal, Leticia Vergara, Fernando Boto, eta Alaitz Guridi. Bostak abesti bana zuzendu dituzte.

    Bigarren zatian, gaur eguneko zuzendaria den Maddalen Dorronsorok, Lartaun abesbatzarentzat prestatuko abestiak berrogeita hamargarren urtean.

    Argizaiola (Junkal Guerrero), Argia (Javier Busto), Izpia da (Iñaki Tolaretxipi), Blonda Xarmanta ( Xabier Sarasola) eta Josu Elberdinen Izar Ederrak. Eta kontzertu amaierako, Lartaun abesbatza abeslari oiakin batera, Binbili Bonbolo eta Agur Zuberoa abestu du.

    Eta Tolare jatetxean bazkari eder batekin berrogeita hamargarren urteurrena amaitu da.. .    .  

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /