Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

  • 6
    MAR
    2014
    0

    Oiartzun, Lezo eta Astigarragako neskek osatzen dute Emarri. Goizuetako feritan egin zuten erakustaldiak jarraipena izan du eta udaberriko txapelketa prestatzen ari dira. 

    Oiartzun Irratiak harriak ematen dien hori bildu nahi izan du.

     

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2140/EMARRI 2014-03-06.mp3

    Emarriko harri tiratzaileekin berriketan
    Emarri taldea entrenatzen
  • 5
    MAR
    2014
    OIARTZUN - ONDDI - BESABI

    Martxorako irteera prest!!

    oinez edo txirrindaz 

    ANIMATU!!!!

  • 4
    MAR
    2014
    1
    Ta oain ze? antzezlana martxoak 16ean

    Antzerki-programaketaren baitan, oraingo honetan Ttak Teatroaren eskutik Ta oain ze? antzezlana ikusteko aukera izango dugu udaletxean, hilak 16ean arratsaldeko 19:00etan. Formato berezia du antzezlan honek, ikusleak borobilean eserita egongo baitira biribilgune bat irudikatzen duen eskenatokiaren bueltan.

  • 4
    MAR
    2014
    Inauteriak herriko bi ikastetxeetan

    Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri eskolan joan den ostiralean ospatu zituzten inauteriak. Oiartzun Irratia ikasleekin izan zen goizean, mozorro, dantza eta abestiei buruz galdezka. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2133/IKASTETXEETAKO INAUTERIAK 2014-03-03.mp3

  • 4
    MAR
    2014
    8

    oiartzuarrak.org atariak Ruper Ordorikaren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu. Nola parte hartu daiteke?

  • 4
    MAR
    2014
    Martxoak 8, Emakume langilearen nazioarteko eguna. EGITARAUA!!

    Emakume langilearen nazioarteko eguna da martxoaren 8a. Hori dela eta Oiartzungo emakume feministen asanbladak azken urteetan bezala egitarau oparoa antolatu du.

    Egun hauek formakuntzarako, aldarrikapenerako, feministok elkar topatzeko... baliatu nahi izan ditugu. Beraz, ekimenen batean (edo guztietan) elkar topatuko garelakoan... jaso besarkada feministak!!

  • 4
    MAR
    2014
    Oihana Etxebarrieta azken Amapola Morea
    Oihana Etxebarrieta

    Oihana Etxebarrieta izan zen azken Amapola Morea saioko protagonista. Feminismoa bizi, feminismoa ikasi eta feminismoa borrokatzen duen hondarribitar gaztea. 

     

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2111/AMAPOLA MOREA Oihana Etxebarrieta 2014-02-20.mp3

  • 4
    MAR
    2014
    frigoliburutegia Altzibarren dago.
    Frigogliburutegia Altzibarren

    Frigoliburutegia Altzibar auzora iritsi da.

    Parke berrian jarri dugu eta bertan hiru astez egongo da.

  • 27
    OTS
    2014
    0
    IRRIBATUKADA
    batukada entsaioa.

    IRRIBATUKADA mundiala antolatu dugu martxoak 1 eako.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /