Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

  • 20
    MAI
    2014
    LIZARRAGA - BERIAIN - UNANU

    Ekainerako proposamenak prest!!!

    Lizarraga Lizarraga – Beriain Beriain Beriain 1.494mt. - Unanu

    oinez edo txirrindaz

  • 20
    MAI
    2014
    Oiartzungo merkatari eta ostalarien euskararen erabileran eragiteko, herritarrengana laguntza eske
    Merkatari eta ostalariei banatu zaien diptikoa

    Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Berriki, establezimenduetan zerbitzua euskaraz ematen laguntzeko eskura dituzten doako zerbitzu eta materialen berri eman diegu, gutun bidez.

    Aurten, gainera, herritarrei, bezeroei, laguntza eskatu nahi diegu. Batetik, konturatzen badira merkatari edo ostalariren batek zerbitzua euskaraz eskaintzeko hutsuneren bat duela, Ttur-tturrek eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko eta gurekin harremanetan jartzera gonbidatzeko eskatu nahi diegu herritarrei. Bestetik, Ttur-tturreko teknikariari ere hutsune horren berri jakinaraztea eskertuko genuke, merkatariarekin harremanetan jar dadin, hari zerbitzua erakusteko.

  • 16
    MAI
    2014
    Oiartzungo fruta eta barazki dendetan euskararen erabilera areagotzeko ekimenak jarri dira martxan
    Produktuen salneurria jartzeko euskarazko txarteltxoak banatuko dizkiegu establezimenduetako jabeei.

    Fruta eta barazkien izenak euskaraz erabiltzen ikasteko eta ohitzeko ekimenak dira, dendaren hizkuntza paisaian eta dendariaren eta bezeroen arteko ahozko harremanetan eragiteko antolatuak. Hauek dira aurtengo ekimenak: fruta eta barazki salduenen izenak euskaraz erabiltzen ohitzeko horma-irudia, prezioa jartzeko txartelak, hiztegia, errezeta lehiaketa eta 2015eko egutegia. Oiartzungo hamaika saltokik hartuko dute parte.

    ETBko Euskal Herria Zuzenean saioan gaiai buruz egindako erreportajea ikus dezakezu bideoan.

  • 20
    MAI
    2014

    Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Jon Maia arituko dira bertsotan

    Bertso poteoa izango da larunbatean
  • 19
    MAI
    2014
    0

    Emarrik Ibarraren aurka jokatu zuen apustua Aian. Oiartzun Irratia bertan izan zen Emarriko kideen sentipenak biltzeko. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/179/EMARRI%20Aiako%20apustua%202014-05-19.mp3

  • 19
    MAI
    2014
  • 15
    MAI
    2014
    0
    Herriko antzerki taldeen lanak ikusteko aukera izango da maiatzaren 20tik 25era

    Maiatzaren 20tik 25era, Oiartzungo antzerki taldeen emanaldiak izango dira. Emanaldi guztiak udaletxeko areto nagusian izango dira, dohainik. Guztira, herriko lau taldek eskainiko dituzte beren lanak. Hauek dira antzezlanen sinopsiak:

  • 16
    MAI
    2014

    Emarriko eta Ibarrako taldeek apustua jokatuko dute bihar Aiako probalekuan. 550 kiloko harriarekin 10 minutuko bi tiralditan plaza gehien egiten duen taldeak irabaziko du. Gaueko 22:00etatik aurrera jokatuko den apustuan 3000 euro izango dituzte jokoan.
    Gaur Oiartzun Irratian Emarriko kideei egindako elkarrizketa berreskuratu dugu animoak eman asmotan. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/176/EMARRI%202014-03-06.mp3

    EMARRI eta IBARRA aurrez aurre Aiako probalekuan
  • 16
    MAI
    2014
    0
    Igandean ospatuko dute Elizalde eguna

    Elizalde Herri eskolak igandean ospatuko du bere eguna. Ikasle, irakasle eta gurasoentzat prestatutako eguna antolatu dute aurtengoan ere. Goizeko hamarrak laurden gutxiagotan Dianarekin emango diote hasiera, haurren krosa, erakustaldi desberdinak eta ikasleen emanaldiak izango dira goizean zehar. Eguerdian bazkaria izango da urteroko legez eta arratsaldean dantzaldia Modestoren eskutik. Ekintza guztiak Elizaldeko patioan izango dira, baina eguraldi txarra eginez gero, Elorsoro kiroldegian egingo dituzte. Oiartzuar guztiak gonbidatu nahi dituzte eskolaren eguna eurekin ospatzera. 

     

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/174/ELIZALDE%20EGUNA%202014-05-16.mp3

<< 2018, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
23456
 
7
 
8
 
910111213
 
1415
161718192021
 
22
 
232425262728
 
29
 
3031     

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /