Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oihartzun Guk
  • 11
    ABU
    2018
    0
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    ASTOBURU PASA!

    Oihartzun guk akanpatzea goaz Oianlekura! (Abuztuak 11-12)

    Kaixo gaztiak!

    Dauneko Xanixtebanetako ajia pasia izango zute ez?

    Hala ez bada, Oihartzun Guk-ek asteburu pasa erra antolatu du! Naturakin kontakto zuzenin eoteko aukera!

    Adi plangintzai:

    • Lanbatin, (abuztuan 11in), hamaiketan elkartuko ga denak gaztetxin hamaiketakua itteko (gure esku hau eamatia). 
    • Tripa erki bete ondoren, OIANLEKURA abituko ga ttirriki ttarraka.
    • Berta iristin, bazkaldu ingo dugu.
    • Ondoren jokuak, kanpinak montatu, tertuliyan eon...
    • Afaya, gure esku.
    • Beldurrezko istoriyo kontaketa, kantaldiya...
    • Igandeko plana, bertan erabakiko dugu denan artin. Bazkaya, gure kontu.

    Hauxe da eaman eaman berrekua:

    • Lo itteko bakotxak berko duna (kanpin denda, lozakua...)
    • Platera, kubiertuk eta basua 
    • Aurreneko eguneko bazkaya
    • JARRERA ONA TA GOGUA!

    Bestalde, janariyakin ta kalkuluk in ber ttugunez, mesedez-arren-ta-faborez eskatzen zattuztegu, animatzen baldin bazazte, Instagram bittartez izena emateko, harta zenbat izango gan jakin ahal izango baitugu. (Instagramik ez bazu gutako norbattekin kontaktun jarri).

    Ta azkenik esan, Oihartzun Guk-eko kidik erabaki dugula 16 urtetik bettiko gaztiak ezin izango zutela etorri ekintza hontara. Eztugu iñorre kanpun uzteko asmuakin itten, besteik gabe ardura kontuagatik itten dugu. 

    Animatu gaztiak erki pasako dugu ta!

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /