Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oihartzun Guk
  • 1
    AZA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    OIARTZUAROCK!

    Azaroaren 3an OiartzuaRock jaialdia ospatuko da Oiartzunen.

    Informazio guztia hemen aurkituko duzu!

    Iepa Joxepa!

    Larunbat hontan, azaruan 3an, OIARTZUAROCK JAIALDIYA ospatuko dugu herriyan! 

    Jaialdi hontaz ezer ez dakinantzako informaziyo orokorra:

    OiartzuaRock Oiartzunen bigarren aldiz ospatuko den musika jaialdi moduko bat da.

    Jaialdiyak herriko zenbait gazte musikari herrira hurbiltzia ta beayen lanak ezagutaraztia, ta herritarrei eskaintza berri ta ezberdin bat ematia ttu helburu. Artixta paregabiak izautzeko aukera bikaña hortaz, bertatik berta!

    Hauxe izango da egitaraua:

    12:00tan MALEN TA EKAIN izango ttugu. LAIA tabernan. Fuerte hasten dugu jaialdiya! Aupa bikote!

    14:00tan BAZKAYA izango dugu, GAZTETXIN.

    *Tiketak, bukatzen din arte eongo dia salgai, SORGIN TA POTTEn, 5€ta. Giro erra izango dugu, animatu zazttezte! 

    *Bestalde jakin, bazkairako BI tiket zozketatzen ai gala gure instagrameko kontuan (@oihartzunguk). Parte hartu nahi al tzu zuk re? Hauxek dia ba jarraittu berreko pausuk:

    1. Oiartzuarock-en kartelen bat bilatu ta argazkiya atera kartelakin. 

    2. @oihartzunguk eta @oiartzuarock etiketatuz, argazkiya "instaestorisea" iyo. 

    Zorte on denai! Zozketa itten dugunin jarriko ga zuekin kontaktun.

    16:00tan, A MARRA LIMPIA taldia izango dugu TOLAITAn. Eurra!

    17:00etan LUR TA ENDIKAk beayen letra ta ahotsekin goxatuko gattuzte AMAZKARen. 

    18:00tan THE MATXUKAMBO 24/7 taldia izango dugu SORGINen, ez galdu!

    19:00tan NABARI taldia izango dugu, KABITXOn. Gazte talde berri honen DEBUTA izango da larunbatekua! Han ikusi nahi zattuztet denak! 

    20:00tan JO TA TIRO taldia izango dugu MIREN tabernan, jo ta fuego! 

    21:00tan YAKOVLEV 42, ez Yakolev, YAKOVLEV 42. Gogor heldu zaigu taldia, abesti ta sorpresa ezberdinekin! POTTEn ikusiko dugu elkar!

    Jarraian AFAITTEKO tartia izango dugu. ADI. Bakotxan esku geldittuko da afaya. Nahi zuten tokira joteko afaittea aleiya.

    Ta azkenik, jaialdiya ezin hobeto bukatzeko...

    23:00tan URBI SELEKTAH TA DANTZALL SOUND  izango ttugu GAZTETXIN! Hauxe izango da eguneko azken zita, beraz, denak bertan ikusi nahi zattuztet, dena ematen! 

    Hoixe da dena gaztiak! Larunbatin elkar ikusiko dugulakun, ongi izan ta pixkor ibili!

     

    Antolatzallik: Ugaldetxoko Eskolak ta Oihartzun Guk.

     

     

     

     

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
34
 
5
 
6
 
7
 
8
 
910
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /