Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Kirol Elkartea
  • 25
    AZA
    2015
    0

    Azken lau partiduak galdu ondoren, asteburu honetan norgehiagoka polita eskaini genuen eta hiru puntuak Karla Lekuona zelaian geratu ziren. Goleatzaileak Olatz Hoyos eta Nerea Murua izan ziren.

    MEREZITAKO GARAIPENA: OIARTZUN 2 - GRANADILLA 0
  • 21
    AZA
    2015
    0

    Bihar 11:00etan aurten Lehenengo Mailara igo garen bi taldeak aurrez aurre izango gara. Kanarietako taldea sailkapeneko bosgarren koskan dagoen arren, partidu lehiatua espero dugu beteta egongo den Karla Lekuona zelaian.

    ETXEKO PUNTUEN BEHARRA
  • 13
    AZA
    2015
    0

    Bihar 16:30tan norgehiagoka garrantzitsua izango dugu Oviedo Moderno taldearen kontra. Azkeneko hiru partiduak galdu eta gol asko jaso ostean, asteburu honetako puntuak ezinbestekoak ditugu sailkapenean gora egiteko. Oviedoko taldea jaitsiera postuetan dago 4 punturekin. Beraz, biharko garaipenak ezin digu ihes egin beheko postuetatik urrundu ahal izateko.

     

    Bestalde, Ohorezko Erregional taldeak Anaitasuna jasoko du etxean bihar 15:30tan. Touringen aurka lortutako hiru punturen ondoren bigarren garaipen jarraiaren bila aterako dira oiartzuarrak. 

    Premiazko partidua Oviedon
  • 11
    AZA
    2015
    1

    Lehenengo zatiko erritmo bizia mantendu arren, madrildarrek bost gol egitea lortu zuten.

    Liderrak ez zuen barkatu
  • 7
    AZA
    2015
    0

    Gaur Karla Lekuonak Lehenengo Mailako liderra jasoko du. Partidu gogorra izango dugu aurretik, izan ere Madrilgo taldeak sei partidu irabazi eta bat berdindu egin du. Erronka zail eta polit bat izango dugu aurreko asteburuko sentsazio negatiboak alde batera uzteko. 

     

    Animatu eta etorri zuen babesa eta beroa ematera!!!

    OIARTZUN, GOGOR ERANTZUN!!!

     

    Bestalde, Ohorezko Erregionaleko taldeak Errenterian jokatuko du Touring-en kontra gaur 16:30tan. 

    Gaur 15:30tan Karla Lekuonan: Oiartzun  - Atlético de Madrid
  • 3
    AZA
    2015
    0

    Bigarren minuturako etxeko taldea markagailuan aurreratu zen. Goleatzaileak: Willy, Mari Paz (4), Plaudia Nicart (2)eta Claudia Zornoza izan ziren.

    Jipoi handia Valentzian: Valentzia 8 - Oiartzun 0
  • 17
    URR
    2015
    1

    Igandean 11:30tan Zubietan Lehen Mailako historiaren lehen derbya jokatuko dugu Realaren kontra. Talde txuri-urdina, 13 punturekin, sailkapeneko hirugarren koskan kokatuta dago lau garaipen eta berdinketa batekin. Partidu oso berezia izango da denentzat, beraz denei animatu nahi zaituztegu Zubietara gerturatzen!


    Erregionaleko Ohorezko taldeak gaur 16:15etan Beti Gazte jasoko du Karla Lekuona futbol zelaian. Aukera ezin hobea izango da hiru puntu lortzeko eta beheko postuetatik urruntzeko.

    REAL - OIARTZUN, historiako lehen derbya!
  • 14
    URR
    2015
    0

    Aurreko partiduetan bezala, igandeko norgehiagoka deskontuko minutuetan erabaki zen. Goleatzaileak Jone Bilbao, Evelyn Santos eta Estibaliz Aizpurua izan ziren.

    Golak eta emozioa ziurtatua Karla Lekuonan: Oiartzun 3 - Santa Teresa 2
  • 9
    URR
    2015
    0

    Igande honetan eguerdiko 12:00tan Lehenengo Mailako taldeak Santa Teresa taldearen kontra jokatuko dugu. Extremadurako taldea, 3 puntukin, sailkapeneko 12. postuan dago kokatuta, oiartzuarrak baino bi postu beherago. Beraz, zuen animoak beharko ditugu norgehiagoka honi ere aurre egiteko. Etorri animatzera eta gero elkarrekin Garagargo Ferian ospatuko dugu!

     

    Aipatu ere Ohorezko Erregional taldeak larunbatean 17:00etan Elgoibarren partidu garrantzitsua izango duela.

     

    Igandean 12:00tan Karla Lekuonan: OIARTZUN KE - SANTA TERESA CD
<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12
 
345
 
6
 
7
 
8910
 
1112
 
13
 
141516171819
2021222324
 
2526
27
 
282930
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Oiartzun lehenengo mailara

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /