Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Kirol Elkartea
  • 18
    OTS
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    3. mailako mutilak Oiartzun Irratian

    Pleno aretoan egin zuten Kirolez Blai! irratsaioa eta taldeko sei jokalarik hartu zuten parte. 

    Asteartean Oiartzun Irratiko Kirolez Blai! irratsaio berezia grabatu zuten Joxe Migel Lopez eta Mirari Martiarena esatariek, udaletxeko areto nagusian. 
    Bi esatari oiartzuarrek futbolari hauek gonbidatu zituzten saiora: Eñaut Loperena, Eñaut Fernandez, Iñigo Iraola, Joseba Muguruza, Alexander Iriondo eta Xabi Lapazaran.
    Entzuleen artean herriko hainbat zinegotzi, OKEko 3. mailako entrenatzailea eta kirol koordinatzailea, OKEko zuzendaritza batzordeko kideak eta  zaleak. ikusi genituen. Esatarien galderak erantzun ondoren, entzuleek ere izan zuten galdetzeko parada.

    Saioa entzuteko hemen duzue aukera. 

Oiartzun lehenengo mailara

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /