Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Kirol Elkartea
  • 14
    URR
    2015
    0
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Aurreko partiduetan bezala, igandeko norgehiagoka deskontuko minutuetan erabaki zen. Goleatzaileak Jone Bilbao, Evelyn Santos eta Estibaliz Aizpurua izan ziren.

    Golak eta emozioa ziurtatua Karla Lekuonan: Oiartzun 3 - Santa Teresa 2

    Aurreko asteburuko Espanyolen kontrako partiduko sentsazio txarrak kendu nahian atera ginen igandean gogotsu Santa Teresari aurre egitera. Aukera ezin hobea genuen sailkapenean puntu batera genuen taldetik urruntzeko. Partidua hasi eta Badajozko taldea izan zen lehenengo aukera garbia sortzen, baina Oihana atezainak bikain gelditu zuen. Hala ere, minutuak aurrera joan ahala etxeko taldearen jokua nabarmendu zen eta, horrela, nagusi iritsi ginen deskantsura.


    Bigarren zatian, ordea, ez ginen oso fin atera eta horren ondorioz kanpoko taldeak zenbait aukera sortu zituen. Horietako batean iritsi zen Santa Teresaren lehenego gola, Vánia Martins aurrelariak bandan baloia hartu, potentziaz porteriaraino iritsi zen eta baloia sarera ederki gurutzatu zuen. Nahiz eta kolpe gogorra izan, 4 minutu beranduago, alboko sake baten ondoren Jone Bilbaok partidua berdintzea lortu zuen.  Garaipena gertuago ikusita, bost minutu beranduago Evelyn Santosen golari esker markagailuan aurretik jarri ginen. Partidua amaitzear zeola eta harmaila hiru puntuak ospatzear zegoela, estrategiako jokaldi batean Santa Teresako Joana Arran defentsak norgehiagoka berriro berdindu zuen. Sekulako kolpea izan bazen, beste behin ere ez genuen etsi, eta baloi luze baten ondorioz Esty Bajok hirugarren gola lortu zuen. Epaileak azken txistua jotzean, Karla Lekuona zelaia lehertu eta sekulako poza bizi genuen denak.


    Garaipen honekin sailkapeneko zazpigarren posturaino igo gara, Erreginaren Kopa jokatzeko postuetan. Datorren igandean 11:30tan jokatu dugu Zubietan euskal derbya Realaren kontra. Partidu berezi horretan ere zale guztien babesa beharko dugu.


    Ohorezko Erregionaleko taldea porrotakin itzuli zen Elgoibarretik
    Larunbatean Ohorezko Erregionaleko taldeak denboraldiko bosgarren norgehiagoka jokatu zuen Elgoibarren aurka, Mintxeta zelaian. Nahiz eta aukera ugari izan, horien artean penalti bat, oiartzuarrek ez zuten lortu gola egitea eta berriz esku hutsik atera ziren. Emaitza horrekin klasifikazioko hamaseigarren koskan daude hiru punturekin.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

Oiartzun lehenengo mailara

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /