Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Kirol Elkartea
  • 3
    AZA
    2015
    0
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Bigarren minuturako etxeko taldea markagailuan aurreratu zen. Goleatzaileak: Willy, Mari Paz (4), Plaudia Nicart (2)eta Claudia Zornoza izan ziren.

    Jipoi handia Valentzian: Valentzia 8 - Oiartzun 0

    Partidua jokatu aurretik Valentziak eta Oiartzunek sailkapenean puntu berdinak izan arren, igandeko norgehiagokan ikusi zen bien helburuak desberdinak izango direla aurtengo denboraldian. Nahiz eta etxeko taldeak ez duen Liga oso ondo hasi, pasa den asteburuan argi utzi zuten kalitate handiko taldea dela.


    Horrela, partidua hasi eta berehala  Ana Romero "Willy" jokalariak aurretik jarri zuen bere taldea. Valentziak hegaletatik arrisku handia egin zuen eta, horren ondorioz, beste zenbait gol iritsi ziren. Oiartzuarrok partiduari buelta ematen saiatu ginen, baina aurkariaren joku zuzenak min handia egin zigun. Deskantsura 4-0 markagailuarekin joan ginen.


    Bigarren zatia hasi eta Jon Alkorta entrenatzaileak aldaketa batzuk egin zituen. Era berean, ekipoa atzerago kokatu zen zelaian, baloi luzeekin gutxiago sufritu nahian. Baloia konbinatzen saiatu ginen, baina Valentziako jokalariek baloia hartzen zuten bakoitzean gola gertu sumatzen zen. Azkenean Valentziak veste 4 gol sartzea lortu zuen eta horrela epaileak partiduaren amaiera adierazi zuen. Emaitza honekin sailkapeneko 10. postura jaitsi gara 7 punturekin.

    Partiduko laburpena:  https://www.youtube.com/watch?v=L523-laqwlc

     

    Partiduko argazkiak: https://futfemespanol.wordpress.com/tag/galeria-primera/


    Hurrengo asteburuan liderraren kontra
    Larunbatean beste erronka zail bat izango dugu, izan ere, Atletiko de Madrid lider den taldea jasoko dugu Karla Lekuona Zelaian. Beste behin ere zuen babesa beharko dugu Madrilgo taldea gailentzeko. 

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

Oiartzun lehenengo mailara

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /