Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Kirol Elkartea
  • 11
    AZA
    2015
    1
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Lehenengo zatiko erritmo bizia mantendu arren, madrildarrek bost gol egitea lortu zuten.

    Liderrak ez zuen barkatu

    Atletico de Madrid taldeak gaur Txapeldunen Ligan parte hartu behar duenez, larunbatera aurreratu zen gure kontra jokatzeko partidua. Oiartzungo zaleek beste behin argi utzi zuten denboraldi honetan taldearen 12. jokalaria izango direla. Izan ere, harmailak bete zituzten eta partida osoan zehar beren babesa eta beroa transmititu ziguten. 

    Lehen minututik argi ikusi zen Madrilgo taldeak kalitate handiko jokalariak dituela, besteak beste, Sonia Bermúdez, Silvia Meseguer edota Amanda Sampedro. Hasieratik talde txuri-gorriak joku zuzena bilatu zuen, hegaleko jokalarien abiadura aprobetxatuz. Hala ere, oiartzuarrok gogor atera ginen eta beraien erasoak ekiditea lortu genuen. Minutuak aurrera joan ahala, jokua konbinatzea lortu genuen eta 15. minutuan lehen aukera garbia izan genuen. Dena den, 23. minutuan, Atletico de Madrid markagailuan aurretik jarri zen Noelia Tudelaren eskutik. Atsedenaldira iristeko gutxi falta zela bigarren gola eskuratu zuten madrildarrek.

    Bigarren zatian erritmoa zerbait jaitsi zen eta oiartzuarrok, nekearen eraginez, espazio handiagoak utzi genituen. Txuri-gorriak hortaz aprobetxatu ziren eta horietako kontraeraso batean Sonia Bermudezek Oihana Aldayen porteria zulatu zuen. Partidua amaitzeko 20 minutu falta zirela, Jon Alkortak hainbat aldaketa egin zituen, baina kanpoko taldeak ez zuen erritmoa jaitsi eta beste bi gol sartu zituzten. 5-0-eko markagaluarekin amaituta, Atletico de Madridek lider jarraitzen du 22 punturekin. Guk, berriz, 7 punturekin jarraitzen dugu eta sailkapeneko 11.postua betetzen dugu. Datorren asteburuan partidu parekatuta izango dugu hasiera batean, izan ere Oviedon jokatuko dugu 4 puntu dituen Oviedo Moderno-ren kontra.

    Partiduko argazkiak, Javi Urolaren eskutik: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.933049190111983.1073741856.624981954252043&type=3&pnref=story

    Derbia oiartzuarrentzat izan zen

    Ohorezeko Erregional taldeak larunbatean Touringen aurka jokatu zuen Fanderian. Oiartzuarrak ondo kokatu ziren zelaian, baina partiduko azken txanpa arte ez zuten lortu gola egitea. Lehen tantoa Ander Aranburuk eskuratu zuen. Luzapeneko minutuetan zelaiberritua zen Gaizka Ezponda oiartzuarrak bigarren gola egin eta hiru puntuak Oiartzunera joan ziren. 

     

     

    Iruzkinak

    • Burgi (2015-11-11 21:59:50)
      Animo ekipo!!! Oviedon egurra!!

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

Oiartzun lehenengo mailara

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /