Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Kirol Elkartea
  • 25
    AZA
    2015
    0
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Azken lau partiduak galdu ondoren, asteburu honetan norgehiagoka polita eskaini genuen eta hiru puntuak Karla Lekuona zelaian geratu ziren. Goleatzaileak Olatz Hoyos eta Nerea Murua izan ziren.

    MEREZITAKO GARAIPENA: OIARTZUN 2 - GRANADILLA 0

    Eguraldiak ez baldin bazuen asko lagundu, igande honetan Oiartzungo zaleek ez zuten huts egin eta Karla Lekuona zelaia bete zuten. Garaipena beharrezkoa genuen azkeneko hilabetean lau porrot jarraian jaso ondoren. Hasiera batean arerioa ez zen hoberena jasotzeko, izan ere azken 6 partiduetan garaipena besterik ez zuen ezagutzen. Hala ere, inoiz baino konbentziatuago atera ginen zelaira aste osoan zehar egindako lana erakustera.

    Norgehiagoka hasi eta berehala Tenerifeko taldeak arriskua erakutsi zuen Paloma Lázaro eta Maria José Perez jokalari tekniko eta azkarren bitartez. Horietako jokaldi batean Granadillako hegaleko eskuinak erdiratu eta Maria José aurrelariak burukada bikaina bidali zuen, baina Oihana Aldai atezainak ederki erantzun eta gola ekidin zuen. Baloiaren posesioa gurea izan bazen ere, lehenengo zatiko 45 minutuetan ez genuen gol aukera argirik sortu. 

    Golak bigarren zatian

    Atsedenalditik itzuli eta indartsu atera ginen gure jokoa egitera. Aldi berean, kanariarrak zelai naturalaren ohitura falta sufritzen hasi ziren eta hutsune gehiago utzi zituzten. Dena den, bigarren zatiko lehenengo aukera garbia Granadillak sortu zuen Paloma Lázaroren eskutik. Minutuak aurrera joan ahala baloia konbinatzen hasi ginen eta gure jokoa nabarmendu zen. Oso jokaldi politak ikusi ziren eta, hori dela eta, gol aukera desberdinak iritsi ziren urrutiko jaurtiketen ondorioz. Korner baten ondoren iritsi zen lehenengo gola. Defentsak baloia urrundu eta area ertzean kokatua zegoen Olatz Hoyosek sekulako jaurtiketa egin eta markagailuan aurretik jarri zigun, zale guztien zorionerako. Lanean jarraitu genuen eta partiduko jokaldi politenenaren eraginez etorri zen bigarren gola. Zelaira aterra berria zen Nerea Muruak eskuinez kontrol bikaina egin eta ezkerreko hankarekin baloia sareetara gurutzatu zuen. Markagailua ez zen gehiago mugitu eta oiartzuarrok hain amestua genuen denboraldiko hirugarren garaipena lortu genuen.

    Partiduko laburpena Noski Sky-en eskutik: https://www.youtube.com/watch?v=b8xjYvw1wUI

    Partiduko argazkiak Javi Urolaren eskutik: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.938954082854827.1073741860.624981954252043&type=3&pnref=story

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

Oiartzun lehenengo mailara

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /