Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Kirol Elkartea
  • 6
    URR
    2015
    0

    80. minutuan Alazne Inziarteren golari esker irabazteko esperantza piztu zen, baina azkenean markagailua ez zen gehiago mugitu.

    Kanpoko partiduak aurtengo erronka: Espanyol 2 - Oiartzun 1
  • 28
    IRAI
    2015
    2

    Oiartzungo Lehen Mailako taldeak denboraldiko lehenengo garaipena lortu genuen atzo. Itsaso Nabaskues eta Esty Bajo izan ziren etxeko goleatzaileak.

    Azken minutuan, lehenengo garaipena: Oiartzun 2 - Collerense 1
  • 25
    IRAI
    2015
    1

    Datorren igandean Oiartzungo Lehenengo Mailako taldeak Mallorkako Collerenseren kontra jokatuko dugu. Etorri animatzera, zuen laguntza behar dugu eta lehenengo garaipena lortzeko!!! 

    Gogoratu Ohorezko Erregionaleko taldeak larunbatean 16:00etan Martutenen kontra jokatuko duela etxetik kanpo.

    OIARTZUN-COLLERENSE igandean 11:00etan Karla Lekuonan
  • 26
    MAI
    2014
    0
    Irabazi arren txartelik ez
    Partiduko une bat

    Oiartzunek atzo lehenengo mailarako igoera faseko itzuliko partidua jokatu zuen Ugaldetxon Albaceteren kontra. 2 eta 1 irabazi zuten Esti Bajo eta Olatz Hoyosen golei esker. Baina 3 eta 1eko emaitzari buelta izateko ez zen nahikoa izan. Aukera asko izan zituzten Jon Alkortaren neskek, baina ez zuten lortu kanporaketa berdintzeko falta zuten gola. 

    Partidu bikaina jokatuz esan zioten agur denboraldiari. Oiartzun Irratiak saio berezia egin du atzoko partiduari buruz. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/197/OIARTZUN-ALBACETE%202014-05-26.mp3

  • 19
    MAI
    2014
    0

    Lehenengo mailarako bidean jarraitu nahi dute Oiartzungo emakumezkoen bigarren mailakoek. Atzo Albaceteren kontra 3 eta 1 galdu zuten Jon Alkortaren neskek. Baina argi dute, Ugaldetxoko igandeko partiduan ez dizkiotela gauzak errez jarriko Albaceteri eta Karla Lekuona futbol zelaian nork agintzen duen erakutsiko dute. 

     

  • 12
    MAI
    2014
    0

    Giro ezin hobean lortu zuten garaipena 3. mailako mutilek. 1-0 irabazi zuen Oiartzunek Getxoko Arenasen kontra. Bigarren zatian Iban Pikabeak egindako golak eman zizkien hiru puntuak eta beste denboraldi batez 3. mailan izango da Oiartzun. 

    Oiartzun Irratiak jarraipen berezia egin zion atzoko partiduari eta hemen duzue prestatuako saioa. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/161/OKE%20HIRUGARREN%20MAILAN%20BERRIZ%202014-05-11.mp3

    3. mailan beste denboraldi batez
  • 8
    MAI
    2014
    0

    Oiartzun Kirol Elkarteko lau jokalari Oiartzun Irratiko Kirolez Blai! saioan izan dira aste honetan. Joxe Migel Lopez eta Mirari Martiarenak gidatzen duten saioan Alazne Inziarte, Nerea Abancens, Enekoitz Markos eta Beñat Apaolaza izan dira. Futbol denboraldiaren balorazioa egin zuten saioan. Neskak igoera fasea jokatuko dute maiatzaren 18an Albaceten eta mutilek igandean dute ligako azken jardunaldia Ugaldetxon. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/154/KIROLEZ%20BLAI%20Alazne-Nerea-Enekoitz-Benat%202014-05-07.mp3

    OKE-ko jokalariak Oiartzun Irratian
    OKE-ko jokalariak Joxe Migel Lopezekin.
  • 5
    MAI
    2014

    Amaiera bikaina eman diote 2. mailako neskek denboraldiari. Atzo Karla Lekuona futbol zelaian jokatutako partiduan Oiartzunek 3 eta 1 irabazi zion Reocini. Anne Mugarza, Jone Olasagasti eta Esti Bajoren golek eman zieten garaipena oiartzuarrei.
    Aho zapore gozoarekin bukatu dute oiartzuarrek liga. Sailkapen nagusian bigarren postua lortu dute Atlhletic Bren ondoren. Denboraldian lortu dituzten datuak ere ez dira makalak, gol gehien egin duen taldea da, baita gutxien jaso dituena ere eta etxeko partida guztiak irabazi dituzte Jon Alkortaren neskek.
    Liga amaitu arren ez dute denboraldia bukatu, orain igoera fasea jokatu beharko baitute.

     

    Bigarren postuan eta igoera jokatzeko prest
    OKE-ko jokalariak
  • 28
    API
    2014
    0
    Urrezko hiru puntu poltsikora

    3. mailako mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten larunbatean Ugaldetxon. 2-1 irabazi zuten Durangoren aurka. Ioritz Azpiroz eta Joseba Muguruza izan ziren golegileak.  Modu horretan Gari Argoteren mutilak sailkapen nagusiko 16. postuan daude kokaturik 38 punturekin.

    Gogotik ospatu zuten garaipena, gauean afizoarekin afaria egin zuten Girizia Elkartean eta Oiartzun Irratiko lagunak bertan izan ziren. Afariko momentu onenak bildu zituzten eta entzungai duzue saioa.

    Gogoratu datorren larunbatean hitzordua Azpeitian dugula, arratsaldeko bostetan Garmendipe futbol zelaian.  Lagun Onak eta Oiartzun izango dira aurrez aurrez. Animatu eta hurbildu Azpeitiara!!!

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/attachments/article/134/KB%20Afizioaren%20afaria%202014-04-28.mp3

Oiartzun lehenengo mailara

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /