Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzun Kirol Elkartea
  • 25
    API
    2014
    3. mailan bizirik jarraitzeko partidua
    Gernikaren aurkako partidua irabazi ondotik

    Bihar Ugaldetxon Oiartzun Kirol Elkarteko 3. mailako mutilek partidua jokatuko dute arratsaldeko 16:30ean. Durangoko taldearen bisita jasoko dute Karla Lekuona futbol zelaian. 

    Lehengo astean Gernikari irabazi ondotik jaitsiera postuetatik kanpo daude oiartzuarrak 18 jardunaldi pasa ostean. Denboraldia bukatzeko hiru partiduren faltan Gari Argoteren mutilak 16. postuan daude 35 punturekin. 

    Hiru partidu garrantzitsu dituzte aurretik eta 3. mailan bizirik jarraitzeko irabaztea hil ala bizikoa da. Oiartzuar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu partidua ikustera, zaleen babesa ezinbestekoa baita. 

     

  • 15
    API
    2014
    0
    Oiartzun Kirol Elkarteko asteburuko emaitzak

    Emakumezkoen 2. mailako taldea play off-ak jokatzeko sailkatu da igandeko garaipenaren ondotik. Gizonezkoen 3. mailako taldeak berdinketarekin puntu garrantzitsua lortu du, baina asteazkenean Gernikan jokatuko duten partiduko 3 puntuak hil hala bizikoak izango dira. 

    Emaitza guztiak:

    Gizonezkoen 3. maila Oiartzun K E-Balmaseda: 0-0
    Emakumezkoen 2. maila Oiartzun K E-Mondragon: 11-0
    1. Erregionala Martutene-Oiartzun K E: 2-0
    OHO Jubenila Hondarribia-Oiartzun K E: 0-3
    OHO Kadetea Sporting Herrera-Oiartzun K E: 0-0
    1. Kadetea Oiartzun K E-Ostadar: 1-2
    OHO Haurrak Oiartzun K E-Hernani: 2-0
    1. Haurrak Dumboa-Oiartzun K E: 4-1
    Neskak Jubenilak Oiartzun K E-Tolosa: 1-0
    Neskeen Kadetea Zarautz-Oiartzun K E: 0-2
    Infantil-8 Feme.A Oiartzun K E-Irun Artia: 4-1
    Infantil-8 Feme.B Hondarribia-Oiartzun K E: 0-0
    Alebin Sanse-Oiartzun K E: 6-1

  • 11
    API
    2014
    0

    Oiartzun Kirol Elkarteko 3. mailako mutilek partidu benetan garrantzitsua jokatuko dute bihar Balmasedaren aurka arratsaldeko 16:30ean. Sailkapen nagusian 18. postuan daude Gari Argoteren mutilak eta jaitsiera postuetatik irteteko denboraldi bukaera honetan geratzen diren bost partiduak hil ala bizikoak dira. Horregatik zale guztiak Karla Lekuona futbol zelaira joatera animatu nahi ditugu Oiartzun Kirol Elkartetik.

    Audioa, helbide honetatik ekarria:

    3. mailakoen partidu garrantzitsua asteburuan
    Argazkia: Jaione Ugaldebere
  • 7
    API
    2014
    0
    Oiartzun Kirol Elkarteko taldeen asteburuko emaitzak

    3. Maila Retuerto-Oiartzun K E: 0-2

    1. Erregionala Oiartzun K E-Isturin: 1-2

    OHO Jubenila Oiartzun K E-Mariño: 3-0

    1 Jubenila Sanse-Oiartzun K E: 0-8

    OHO Kadetea Oiartzun K E-Vasconia: 1-3

    1. Kadetea Touring-Oiartzun K E: 0-3

    OHO Haurrak Real Sociedad-Oiartzun K E: 8-0

    1. Haurrak Behobia-Oiartzun K E: 2-3

    Infantil Txiki Antiguoko-Oiartzun K E: 7-0

    Neskak Jubenilak Oiartzun K E-Amaikak Bat: 2-4

    Neskeen Kadetea Oiartzun K E-Añorga: 0-4

    Infantil-8 Feme.A Hondarribi-Oiartzun K E: 0-7

    Infantil-8 Feme.B Oiartzun K E-Mariño B: 2-3

    Alebin Hondarribia-Oiartzun K E: 8-1

    Areto Futbola Oiartzun K E-Euskalduna: 3-1

  • 4
    API
    2014
    Asteburuan Ugaldetxon izango diren partiduak

    Larunbatarekin jokatuko dira Ugaldetxoko partidu guztiak:

    1. ERREGIONALA OIARTZUN K E-ISTURIN 16:00

    OHO. GAZTEAK OIARTZUN K E-MARIÑO 16:30

    OHO. KADETEAK OIARTZUN K E-VASCONIA 11:00

    NESKA GAZTEAK OIARTZUN K E-AMAIKAK BAT 15:30

    OHO.NESKA KADETEAK OIARTZUN K E-AÑORGA 14:00

    HAUR-8 NESKAK B OIARTZUN K E B-MARIÑO B 12:45

  • 1
    API
    2014
    Oiartzun Kirol Elkarteko taldeen asteburuko emaitzak

    3. mailako mutilek garaipen oso garrantzitsua erdietsi zuten Soduperen aurka. Sailkapen nagusiko jeitsiera postuetan egon arren 3. mailan bizirik daude oraindik Gari Argoteren mutilak. Emakumezkoen 2. mailako Oiartzungo taldeak erakustaldia eman zuen beste behin ere Karla Lekuona futbol zelaian 5-0 irabaziz Abantori. 

  • 28
    MAR
    2014
    0
    Asteburuan Ugaldetxon izango diren partiduak

    LARUNBATA, 29

    3. MAILAKO MUTILAK OIARTZUN K E-SODUPE 16:30

    1. ERREGIONALA  OIARTZUN K E-BEHOBIA 19:00.

    1. KADETEAK OIARTZUN K E-INTERNACIONAL 17:00

    OHO. HAURRAK OIARTZUN K E-LENGOKOAK 12:15

    1. HAURRAK OIARTZUN K E-GURE TXOKOA 13:45

    HAURRAK TXIKI OIARTZUN K E-HERNANI 15:15

    HAUR-8 NESKAK A OIARTZUN K E "A"-OIARTZUN K E "B" 11:00

     

    IGANDEA, 30

    2. MAILAKO NESKAK OIARTZUN K E-ABANTO 12:00

    OHO.NESKA KADETEAK OIARTZUN K E-TOLOSA 17:30

  • 24
    MAR
    2014
    Oiartzun Kirol Elkarteko taldeen asteburuko emaitzak

    2. mailako neskek hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte sailkapeneko bigarren postuari sendo eusteko eta igoera fasea esku eskura dute. 3. mailako mutilek puntu bakarra eskuratu zuten Alavesen aurka banako berdinketa lortuta. 

  • 21
    MAR
    2014
    Ugaldetxon asteburuan izango diren partiduak

    Oiartzun Kirol Elkarteko taldeek honako partidu hauek dituzte asteburuan etxean. 

    LARUNBATA, 22

    3. MAILA OIARTZUN K E-C. C. ALAVES 16:30  Karla Lekuona

    OHO. GAZTEAK OIARTZUN K E-BETI GAZTE 12:00

    GAZTEAK OIARTZUN K E-TOURING 19:30

    1. HAURRAK OIARTZUN K E-DUMBOA 9:30

    NESKA GAZTEAK OIARTZUN K E-LAZKAO 17:30

    NESKAK INTXAURDI K E-ALLERRU 15:30

     

Oiartzun lehenengo mailara

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /