Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 5
    ABE
    2014
    "Euskaraz bizi nahi dut" herri-lasterketa

    Abenduaren 5ean astindu gorputza euskararen alde!!! 17:00etatik aurrera herriko plazan!

  • 9
    API
    2014
    UDALA EUSKALDUNTZEARI ERASORIK EZ

    Urkijo Euskal Herriko hainbat eta hainabat udalerri euskalduntzeari oztopo ugari jartzen ari da. Udalek administrazio kontratuetan bete behar diren hizkuntza baldintzen prozedura adostu dute Diputazioarekin.  Honen aurka helegiteak jartzen hasi da Urkijo.

    Oiartzunen ere egin ditu lehen urratsak. Hau salatzeko, apirilaren 9an, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dugu Doneztebe pazan.

    EZ DUGU ATZERAPAUSORIK ONARTUKO!

  • 11
    API
    2014

    Herrian hika suspertzeko hastapen saioa izango dugu apirilean. Merienda giroan egingo dugu saioa, lagunartean. Hikaz hizketan ikasi nahi? Hurbildu lotsarik gabe!

    18:30ean, Bibliotekan.

  • 10
    API
    2014

    "Oiartzueraren eta memoria historikoaren astean" bi antzezlen ikusteko aukera izango dugu. Batetik, Haurtzaro Ikastolako ikasleek egingo duten "Gaztetxea edo gazta etxean" antzerkia izango dugu. Bestetik, Edurne Agirrezabalaren "Ogiyik karri etzun semia" antzezlana.

    18:30ean, Pleno aretoan.

  • 9
    API
    2014

    Euskal Memoria Fundazioak 2013an argitaratutako liburuaren inguruan solasaldia izango da. Josu Txueka etorriko zaigu.

    18:30ean, Pleno aretoan.

  • 8
    API
    2014

    Oiartzuarren baitan egitasmoa 2006an hasi zen ahozko ondarea biltzen. Orain arte sortutako tresnak herritarren eskura jarri nahi dituzte eta web atari berria eta hiztegia aurkeztuko dituzte.

    Aurzpena 18:30ean izango da, Pleno aretoan.

  • 7
    API
    2014

    Apirilaren 7tik 13ra "Euskara, ospeletik eguterara" erakusketa izango da Pleno aretoan. Hainbat informazio panel eta bideo bat egongo dira ikusgai.

    Ordutegia: 09:30-14:30 eta 17:00-20:00

  • 27
    MAR
    2014

    Mintzagun egitasmoak eta Intxixu AEK euskaltegiak antolatuta, Barreterapia tailerra Maialen Viaña psikologoaren eskutik, martxoaren 27an, 14:30etik 16:30era Abaraxka ludotekan. Bertan parte hartzeko nahitaezkoa da Intxixu AEK euskaltegian izena ematea, parte hartzaile kopurua mugatua baita.

    Barreterapia tailerra
    Barreterapia tailerra Intxixu AEK euskaltegiaren eskutik
Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /