Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 3
    MAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Herritarrek Administrazioarekin duten harreman oro euskaraz izateko aukera eduki behar lukete, eta bide horretan pauso bat da errenta aitorpena ere euskaraz egitea. Aurten ere Udala eta Ttur-ttur Euskaltzaleon bilgunea kanpaina egiten ari gara UEMArekin batera herritarrek errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. Iaz, errenta aitorpena egiten zuten oiartzuarretatik %36,6 izan ziren euskaraz egin zutenak.

    Euskararen normalkuntzan pausoak emanez, errenta aitorpena ere euskaraz egiteko deia

    Urtez urteko datuak begiratuta errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarren kopurua gora egiten ari da. Hala, 2004ko aitorpeneko datua begiratuz gero, %6,2 ziren aitorpena euskaraz egiten zuten oiartzuarrak. Eta 2015ko aitorpenetan, aldiz, %36,6 izan ziren. Aitorpengile kopururari begiratuz gero, kopurua gutxi igo da, baina euskaraz egiten dutenen kopuruak proportzio handiagoan egin du gora.

    Kopurua gora egiten ari den arren, oraindik ere herritar asko dira diru-kontuak gaztelaniaz egiten dituztenak eta herritar horiei bereziki dei egiten diegu pausoa eman dezaten.

    Bestetik, errenta egiteko modalitateari dagokionez, geroz eta gehiago dira etxean autolikidazio proposamena jasotzen dutenak. Horregatik, bereziki nabarmendu nahi dugu, autolikidazioa euskaraz jasotzea eska dezakela herritarrak inolako arazorik gabe.

    Urteroko moduan zenbait euskarri erabili ditugu kanpainarako. Herriko finantza erakundeek eta aholkularitzak babesa eman diote aurten ere kanpainari, eta honebestez, euren bulegoetan jarrita izango dituzte kartelak kanpainak irauten duen bitartean. Udalak eta Ttur-tturrek eskerrak eman dizkiete: Laboral Kutxa, Kutxabank, Nafarroako Rural Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, La Caixa, BBVA, Lurgintza nekazarien kooperatiba eta Zubillaga aholkularitzari emandako babesagatik

    Errentaren kanpaina ekainaren 26ra arte luzatuko da Gipuzkoan. Honenbestez, oraindik aitorpena euskaraz egiten ez duten herritarrak animatu nahi ditugu pauso hori ematera.
     

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /