Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 12
    IRAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Urriaren hasieran hasiko ditugu eskolak, oraindik garaiz zabiltza! Hortaz, badakizu Intxixu AEK euskaltegira etorri edota deitu eta esaguzu zein mailatan eta zein ordutegitan aritu nahi duzun, informazio horrekin taldeak osatzen joan gaitezke eta. Matrikulazio epea irekita dago Fermiñene etxeko 2. solairuan edo 607534263 eta 943 493957 telefonoetan. Telefonoz edo bertan, beharrezko informazio guztia emango dizugu, etorri eta galdetu!

    AEK, %100 afektiboa

    Intxixu AEK euskaltegiko ikasleen artean giza harremanak dira euskara ikasteko arrazoi nagusiak: lagunekin euskaraz komunikatzeko, seme-alabekin euskaraz bizitzeko, bilobekin euskaraz egiteko...Oiartzunen euskaraz bizitzeko, finean. Eguneroko bizimodua euskalduntzeko asmoa dutenek euskara irakasteko modu afektiboa aurkituko dute AEKn. Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta, bizi-esperientzia aparta biziko dute gurean, eta etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea lortuko dute.

    Bestalde, % 100 afektiboaren baitan euskara ikasteko modu efektiboa ere aurkituko dute herritarrek gure euskaltegian, laneko egoera eta curriculuma hobetzeko maila egiaztatu nahi dutenek, hain zuzen. Inguruko harremanen garrantzia alde batera utzita, horixe da gaur egun euskara ikasteko bigarren arrazoi nagusia. Oiartzuar horiei haien helburua lortzeko metodo eraginkorra eskaitzen diegu.

    Esan beharra dago ikasleek egin beharreko esfortzua handia dela nagusiki denbora eta diruari dagokionez. Diruaren zama arintzearren Oiartzungo Udalak beka sistema paregabea dauka. Beka sistema honen bidez, Oiartzunen erroldatua dagoen eta asistentzia ona duen ikasleari matrikularen %50a aurreratuko dio Udalak eta bestelako baldintzarik beteko balu, hau da,  langabetua, gurasoa, ikaslea… izatea %20 gehiago itzuliko dio ikasturte bukaeran.

    Urriaren hasieran hasiko ditugu eskolak, oraindik garaiz zabiltza! Hortaz, badakizu bertara etorri edota deitu eta esaguzu zein mailatan eta zein ordutegitan aritu nahi duzun, informazio horrekin taldeak osatzen joan gaitezke eta. Matrikulazio epea irekita dago Fermiñene etxeko 2. solairuan edo 607534263 eta 943 493957 telefonoetan. Telefonoz edo bertan, beharrezko informazio guztia emango dizugu, etorri eta galdetu!

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /