Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 19
    ABE
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    KUADRILLATEGIKO PRENTSA OHARRA

    Ikasturte amaieran DBH2ko gazteekin ikasturte amaiera dela eta Madrideko Warner parkera egingo dugu irteera. Bidaia finantzatzeko ekintza ezberdinak antolatzen ditugu eta horietako bat errifen salerosketa da. Aurten prestatu ditugun errifetan akats bat egin dugu. Zozketaren eguna Maiatzaren 4a izango da, baina urtea 2018 jarri beharrean, 2017 agertzen da errifan.

    Hau dela eta, Oiartzuarrei zuzentzen gara errifek akats hori duten arren, balio osoa mantentzen dutela jakinarazteko. Beraz, errifetako saria Oiartzun Irratian zozketatuko da aipatutako datan: 2018ko MAIATZAREN 4ean.

    Kuadrilategiko hezitzaileak.

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /