Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 10
    URT
    2018
    0
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    MERKATARI ETA OSTALARIENTZAKO EUSKARA ESKOLETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK URTARRILAREN 12RA ARTE

    Oiartzungo merkatari eta ostalarientzako euskara eskola bereziak antolatu ditu aurten ere Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Urtarrilaren 12ra bitarte izena emateko epea zabalik dago. Iaz hasitako bideari jarraiki bi eskaintza desberdin egin ditugu, oinarrizkoa eta aurreratua. 

    Tokiari dagokionez, azkeneko ikasturtean egin bezala, oraingoan ere eskolak Mamut Eraikinean jasoko dituzte, Oarsoaldea Garapen Agentziaren  gela batean. Inguru horretan lan egiten duten merkatari eta ostalariek euskara eskoletan interesa agertu zuten iaz, eta erraztasunak emate aldera erabaki genuen eskolak lan-lekutik ahalik eta gertuen eskaintzea. Aurten ere bide horri eutsi diogu. Hala eta guztiz ere, euskara eskoletarako eskaintza Oiartzungo merkatari eta ostalari guztientzat da, eta nahi duen orok eman dezake izena.
    Bi eskaintzen xehetasunak hauek dira:
    - Oinarrizkoa: 60 orduko ikastaroa, merkatari/ostalariak bezeroarekin oinarrizko elkarrizketak izatea du helburu.
    - Aurreratua: 60 orduko ikastaroa, pixkat ulertzen duten ikasleentzat, ezagutza sakondu eta hitz egiten trebatzeko.

    Sektore estrategikoa
    Ikastaro bakoitzak 100 euroko kostua du. Oiartzungo establezimendu bateko langile izateagatik beka jasotzeko aukera dute ikasleek, eta beraz, asistentzia betez gero, Udalak %70 itzuliko die ikastaroa amaitzean. Izena ematen dutenen artean erabakiko dira eskola egunak eta orduak. Klaseak, Intxixu AEK euskaltegiko irakasleek emango dituzte Oiartzungo Udalak finantzatuta. Udalak bere gain hartzen du talde hauen finantziazioa, esfortzu ekonomiko handia eginez. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziaren iritziz, merkataritza eta ostalaritza sektore estrategikoa da euskararen normalizaziorako. Sektore estrategiko horietan eragitea garrantzitsua da Aizpururen ustez.

    Oiartzungo merkatari eta ostalariei gutuna bidali diegu ikastaroei buruzko informazioarekin, baina baten batek jaso ez badu eta interesatuta badago, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin kontaktuan jartzeko eskatzen diogu. Ondoko bideak erabil ditzake: e-posta: merkatariostalari@tturttur.eus / telefonoa: 943260182 / edo bulegora etorrita, Fermiñene Etxera, Aialde 2, 1. solairua.

    Merkatari eta ostalariak animatu nahi ditugu ikastaroetan parte hartzeko, euskararen erabilerak euren establezimenduari kalitatea emango baitio.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
<< 2018, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
345678
 
9
 
10
 
11
 
1213
 
1415
16171819202122
232425
 
26
 
27
 
2829
 
30
 
      

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /