Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 15
    URT
    2018
    0
    Uxua

    Zenbat jende ezagutzen ote dugu gure bizitzan zehar! Ziur aski, zerrenda bat egiten hasita, asko ahaztuko
    litzaizkiguke bidean, izan ere, hainbeste dira gutako bakoitzaren bizitzan gurutzatzen diren pertsonak.
    Baina batzuk ez zaizkigu inoiz ahazten, arrazoi desberdinak tarteko, hortxe geratzen dira gure oroimenean
    hiltzatuta.
    Nik ez dut Uxua sekula ahaztuko. Nola ahaztu haren irribarrea, haren begi handiak, eta goiz goizetik
    erakusten zuen indarra eta bizipoza. Ezin. Nola ahaztu iritsi orduko egiten zigun diosala alaia, eta ikasleak
    fin-fin lanean jartzeko zuen ahalmena. Ezin.

  • 10
    URT
    2018
    0
    MERKATARI ETA OSTALARIENTZAKO EUSKARA ESKOLETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK URTARRILAREN 12RA ARTE

    Oiartzungo merkatari eta ostalarientzako euskara eskola bereziak antolatu ditu aurten ere Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Urtarrilaren 12ra bitarte izena emateko epea zabalik dago. Iaz hasitako bideari jarraiki bi eskaintza desberdin egin ditugu, oinarrizkoa eta aurreratua. 

  • 27
    ABE
    2017

    Lehenengo hiruhilekoan zertan aritu garen jakin nahi?

     

  • 19
    ABE
    2017

    KUADRILLATEGIKO PRENTSA OHARRA

  • 16
    URR
    2017

    Kuadrillategiko guraso bilera urriak 23an!

  • 2
    URR
    2017

    Lehen saioa ospatu dugu oiartzungo kuadrilategin!

  • 22
    IRAI
    2017
    Oraindik ere izena eman dezakezu Intxixu AEK euskaltegian!
    Eskaintza zehatza INTXIXU AEK euskaltegia

    Garaiz zabiltza zure euskara hobetu nahi baduzu, edo ingurukoren batek euskara ikasi nahi badu. Irailaren 29ra arte euskaltegian izena emateko aukera duzue; etorri euskaltegira, galdetu eta zure zalantza guztiak argituko ditugu!!

    Oiartzungo langabetuek gainera, euskara eskolak DOAN jasotzeko aukera dute, LANBIDE eta HABEren arteko akordioari esker.

  • 12
    IRAI
    2017

    Urriaren hasieran hasiko ditugu eskolak, oraindik garaiz zabiltza! Hortaz, badakizu Intxixu AEK euskaltegira etorri edota deitu eta esaguzu zein mailatan eta zein ordutegitan aritu nahi duzun, informazio horrekin taldeak osatzen joan gaitezke eta. Matrikulazio epea irekita dago Fermiñene etxeko 2. solairuan edo 607534263 eta 943 493957 telefonoetan. Telefonoz edo bertan, beharrezko informazio guztia emango dizugu, etorri eta galdetu!

  • 2
    EKA
    2017

    DBH2.mailako gazteek Madrilgo Warner parkera egin zuten irteera maiatzean. Gaur DBH1.mailako gazteen txanda izango da, Irrisarriland parkera.

    Kurtso amaierako irteerak: Warner eta Irrisarriland
Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /