Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 15
    URT
    2018
    0
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Uxua

    Zenbat jende ezagutzen ote dugu gure bizitzan zehar! Ziur aski, zerrenda bat egiten hasita, asko ahaztuko
    litzaizkiguke bidean, izan ere, hainbeste dira gutako bakoitzaren bizitzan gurutzatzen diren pertsonak.
    Baina batzuk ez zaizkigu inoiz ahazten, arrazoi desberdinak tarteko, hortxe geratzen dira gure oroimenean
    hiltzatuta.
    Nik ez dut Uxua sekula ahaztuko. Nola ahaztu haren irribarrea, haren begi handiak, eta goiz goizetik
    erakusten zuen indarra eta bizipoza. Ezin. Nola ahaztu iritsi orduko egiten zigun diosala alaia, eta ikasleak
    fin-fin lanean jartzeko zuen ahalmena. Ezin.

    Baten batek pentsatuko du urte askotako harreman estua dagoela atzean. Ez ba! Bi ikasturte eskas. eta
    bulegoak elkarren ondoan egotea aski izan da, Uxua, ahaztu ezingo ditudan horien zerrendan sartzeko.
    Izan ere, batzuetan ez da denbora askorik behar, ezta harreman sakonegirik ere, pertsonak atzean duen
    borondatea, zintzotasuna eta elkarlanerako gaitasuna ikusteko. Eta Uxuak, horiek guztiak zituela erakutsi
    zidan ezagutu orduko. Erraza, oso erraza da horrelako pertsonekin konfidantza giroa sortzea; eta ederra,
    horrelako jendez inguratuta egotea.
    Mina dut orain, mina eta amorrua. Mina, hark utzitako hutsunea oso handia delako. Eta ez niretzat
    bakarrik, ezta gutxiago ere: hutsunea familiarentzat, lagunentzat, lankideentzat, ikasleentzat,...eta niretzat,
    noski. Nirea, guztietan txikiena izanik ere handia da, ezen ez dut pentsatu nahi besteena nolakoa izango
    den. Amorrua ere badut, halako alaitasuna eta bizipoza zuen emakumearen heriotza irenstea ezinezkoa
    egiten zaidalako; amorrua, oso gaztea zelako eta horrek heriotzaren injustizia areagotu egiten duelako; eta
    amorrua, ezustean joan zaigulako.
    Berria jakin orduko barrua puskatu zait. Bere irribarrearekin transmititzen zigun alaitasuna eta
    bizitzarekiko zuen jarrerarekin gugan uzten zuen arrastoa zenbaterainokoak ziren esateko aukerarik gabe
    joan zaigula pentsatu dut. Eta badaezpada idatzi egin dut, berari esan beharra sentitzen nuelako, eta
    ezagutu ez zutenek jakin dezaten. Dena ez baita txarra. Izan ere, zorte handikoak izan gara Uxua ezagutu
    dugunak, eta heriotzak bera eraman badu ere, ez ditu oroitzapen horiek eramango. Orain, aurrera egitea
    dagokigu, beragandik ikasitakoa praktikan jarriz: bizitzari baikor helduz, eta ezpainetan irribarre eder bat
    marraztuz. Mila esker Uxua, ez adiorik!


    Axun Ertzibengoa Aizpiolea, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
<< 2018, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
23456
 
7
 
8
 
910111213
 
1415
161718192021
 
22
 
232425262728
 
29
 
3031     

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /