Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 9
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bretainiako Korrikara autobusa Oiartzundik. Izen ematea irekita!

    Karaez-Oiartzun senidetza taldeak Oiartzungo Udala eta AEKrekin batera 2018ko Redadeg-era joateko autobusa antolatu du. Maiatzaren 4an hasi eta 12an bukatuko den lasterketako partaide izateko aukera izago dugu; izan ere, maiatzaren 9an autobusa irtengo da Oiartzundik eta Redadeg lasterketaren atzetik joango gara maiatzaren 13an Oiartzunera itzuli arte.

    2008. urtean gure Korrika eredu hartuta Redadeg lasterketa martxan jarri zuten. Hasiera-hasieratik harreman estua izan du bretoieraren aldeko lasterketak Euskal Herriarekin. Dakizuen moduan, hartu eman hori urrutitik dator, Oiartzunen adibidez, 1994. urtetik badugu Karaez herriarekin senidetza.

    Orain arteko harremanean  beste pausu bat eman nahirik, Karaez-Oiartzun senidetza taldeak Oiartzungo Udala eta AEKrekin batera 2018ko Redadeg-era joateko autobusa antolatu du. Maiatzaren 4an hasi eta 12an bukatuko den lasterketaren zati bateko partaide izateko aukera izago dugu; izan ere, maiatzaren 9an autobusa irtengo da Oiartzundik eta Redadeg lasterketaren atzetik joango gara maiatzaren 13an Oiartzunera itzuli arte.

    Bidaiaren prezioa 50 eurokoa izango da, autobusa eta lotako lekuak barne.

    Informazio gehiago nahi izanez gero: Oiartzungo Udaletxera deitu edo redadeg2018@gmail helbidera idatzi.

<< 2018, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
345678
 
9
 
10
 
11
 
1213
 
1415
1617181920
 
2122
232425
 
26
 
27
 
2829
 
30
 
      

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /