Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 9
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ostiralean Irrisarrira goaz!

    Kaixo gaztiak!


    Dakizuen bezala, ostiral honetan, IRRISA LAND-era egingo dugu irteera. Aurreko batean esan bezala, ostiralean arratsaldeko 16:15ean irtengo gara Karla Lekuona futbol zelaitik eta itzulera larunbatean izango da ilunabarreko 18:30ak aldera Haurtzaro Ikastolako aparkalekura.


    IrriSarri Landen aisialdi jarduerak egingo ditugu, hortaz eraman beharreko arropa erosoa izan behar du (oinetako erosoak, aldatzeko arropa, nezeserra, dutxako txankletak… eta gogoak!). Ostiral arratsaldetik hasiko gara jarduera ezberdinak egiten, eta jarraipena  izango du hurrengo egunean ere. Otordu guztiak bertako jatetxean egingo ditugu.


    Ez ahaztu eguzkitako-krema eta lo zakua eramateaz!


    Ostiral arte!


    Kuadrillategiko begiraleak.

    ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

    Kaixo!


    Dakizuen bezala, datorren asteburuan, hau da, apirilaren 13tik 14ra, Irrisarri Land-era egingo dugu irteera zuen seme alabekin. Apirilaren 13an, ostiralean, Karla Lekuona futbol zelaitik aterako gara 16:15ean eta itzulera larunbatean 18:30ak aldera izango da. Irteerara joateko, ezinbestekoa izango da azpian azaltzen den baimena sinatua ekartzea apirilaren 13rako, ostirala.


    Besterik gabe, ongi segi!


    Kuadrillategiko begiraleak.


    ______________________________________________________________________________


    Nik ______________________________(e)k, _____________________ NAN zenbakia duenak, baimena

    ematen diot _____________________________________(r)i Kuadrillategi egitasmoak antolatu duen ibilaldira

    joateko.

    Sinadura:

     

<< 2018, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
345678
 
9
 
10
 
11
 
1213
 
1415
1617181920
 
2122
232425
 
26
 
27
 
2829
 
30
 
      

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /