Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 23
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia herritarrei

    Herritarrek Administrazioarekin duten harreman oro euskaraz izateko aukera eduki behar lukete, eta bide horretan pauso bat da errenta aitorpena euskaraz egitea. Aurten ere Udala eta Ttur-ttur Euskaltzaleon bilgunea kanpaina egiten ari gara, UEMArekin batera, oiartzuarrek errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. Iaz, errenta aitorpena egiten zuten oiartzuarretatik %36,17 izan ziren euskaraz egin zutenak.

    Urtez urteko datuak begiratuta, errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarren kopurua asko igo da 2004tik. Urte hartako aitorpeneko datua begiratuz gero, %6,2 ziren aitorpena euskaraz egiten zuten oiartzuarrak. Eta 2016ko aitorpenetan, aldiz, %36,17 izan ziren. Hala ere, iaz beherakada ttiki bat izan zen errenta aitorpena euskaraz egin zuten oiartzuarren artean: duela bi urte %36,61 izan baitzen kopurua (alegia %0,44 gutxiago).

    Kopurua gutxi gorabehera mantentzen den arren, oraindik ere herritar asko dira diru-kontuak gaztelaniaz egiten dituztenak eta herritar horiei bereziki dei egiten diegu pausoa eman dezaten. Izan ere, EUSTATen datuen arabera oiartzuarren %73,9 da euskalduna eta %16 ia euskalduna. Oiartzungo euskararen ezagutza eta errenta aitorpeneko erabileraren arteko aldea nabarmena da.

    Modalitate guztietan, euskaraz
    Bestetik, errenta egiteko modalitateari dagokionez, geroz eta gehiago dira etxean autolikidazio proposamena jasotzen dutenak. Horregatik, bereziki nabarmendu nahi dugu autolikidazioa euskaraz jasotzea eska dezakeela herritarrak inolako arazorik gabe.

    Urteroko moduan zenbait euskarri erabiliko ditugu kanpainan. Herriko finantza erakundeek eta aholkularitzak babesa eman diote aurten ere kanpainari, eta honenbestez, euren bulegoetan jarrita izango dituzte kartelak kanpainak irauten duen bitartean. Udalak eta Ttur-tturrek eskerrak eman dizkiete Laboral Kutxa, Kutxabank, Nafarroako Rural Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, La Caixa, BBVA, Lurgintza nekazarien kooperatiba eta Zubillaga aholkularitzari emandako babesagatik

    Errentaren kanpaina ekainaren 30era arte luzatuko da Gipuzkoan. Honenbestez, oraindik aitorpena euskaraz egiten ez duten herritarrak animatu nahi ditugu pauso hori ematera.
     

<< 2018, ekaina >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    123
4
 
56
 
78910
 
11
 
121314151617
18
 
192021
 
22
 
2324
 
252627
 
282930
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /