Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 4
    IRAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Matrikulazioa irekita. Eman izena Intxixu AEK euskaltegian!
    Matrikulazioa irekita AEK-ko euskaltegietan

    Oiartzunen ikasi eta landu nahi baduzu euskara, etorri Intxixu AEK euskaltegira, gertuen duzun euskaltegira.

    Matrikulazio epea irekita dago Fermiñene etxeko 2. solairuan edo 607534263 eta 943 493957 telefonoetan.

    Telefonoz, bertan edo online (oiartzun@aek.eus), beharrezko informazio guztia emango dizugu, etorri eta galdetu!

    Hortaz, badakizu Intxixu AEK euskaltegira etorri edota deitu eta esaguzu zein mailatan eta zein ordutegitan aritu nahi duzun, informazio horrekin taldeak osatzen joan gaitezke eta.

    Gogoan izan,Oiartzungo Udalak beka sistema paregabea daukala. Beka sistema honen bidez, Oiartzunen erroldatua dagoen eta asistentzia ona duen ikasleari matrikularen %50a aurreratuko dio Udalak eta bestelako baldintzarik beteko balu, hau da,  langabetua, gurasoa, ikaslea… izatea %20 gehiago itzuliko dio ikasturte bukaeran.

    Matrikulazio epea irekita dago Fermiñene etxeko 2. solairuan edo 607534263 eta 943 493957 telefonoetan.

    Gure bulego-ordutegia hauxe da: Goizez  egunero 09:00-13:00 eta arratsaldez asteartetik ostegunera 17:00-20:00.

    Telefonoz edo bertan, beharrezko informazio guztia emango dizugu, etorri eta galdetu!

     

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /