Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 23
    MAR
    2015

    19. Korrikak Oiartzundik egin zuen bidearen bideoa

  • 18
    MAR
    2015

    19. KORRIKA larunbatean, martxoak 21, iritsiko da Oiartzunera. Bihar, hilak 18, Urepelen hasita larunbatean bertan Oiartzunen izango dugu eguerdiko 12:19etatik aurrera.

    Egun osoan zehar denetariko ekintzak izango dirta herrian: Gaita joleak, muxikoak, bertsolariak, bazkari autogestionatua, KORRIKA tonbola mundiala, Modesto musika jolea, Elektro Patxaranga eta bukatzeko Ingo al deu? musika taldearen kontzertua.

    Animatu eta parte hartu KORRIKAn, korrika, saltoka, dantzan, bertsotan... nahi duzuen bezala!

     

    19. KORRIKA Oiartzunen. KORRIKA badator!!!!
    19. KORRIKA Oiartzunen
  • 17
    MAR
    2015

    Martxoaren 16tik 29ra Oiartzungo Done Eztebe plazan txondorra nola egiten den ikusi ahalko da 19. KORRIKAren egitarauaren barne.

    Oiartzunek txondorgintzan izan duen tradizioa eta pisua herritarren artean ezagutarazteko helburuz, Done Eztebe plazan erakusketa dinamikoa antolatu da. Martxoaren 16tik 29ra, herritarrek txondorra egitearen prozesu ia guztia ikusi ahalko dute, txondorra osatu bai, baina ez baitzaio surik emango eta beraz, ez da ikatzik lortuko.

    Txondorra plazan dagoen bitartean ikastetxe, zein euskaltegi, zein bestelako taldeek bisitak egin eta txondorraren inguruko azalpenak zuzen-zuzenean jaso ahalko dituzte. Horretarako, gurekin harremanetan jarri eta bisitaren nondik-norakoak antolatuko ditugu.

    Txondorra ikusgai herriko plazan
    TXONDORRA OIARTZUNGO PLAZAN. Oskar Zapirainen argazkia
  • 13
    MAR
    2015

    19. KORRIKAren harira, Haurtzaro ikastolako ESKUTTUN euskara taldeko gazteek KORRIKAren bideo lehiketan parte hartu dute.

    Aurten, euskalkien inguruko bideo-lehiaketa antolatu da Korrika 19 girotze aldera. Lehiaketa honen bidez, euskalki bakoitzaren egoera horren desberdina izanik, gure herrian dagoen hizkuntz aniztasuna agerian jarri nahi da.

    Eskuttuneko kideek lagunartean ere euskara jatorra eta informala, gaztelaniara jo gabe, eroso erabiltzeko gonbitea egin digute. Oiartzuerari eustea merezi du! 

    Mila esker gaztiak!!

    Izan euskahaldun!

  • 10
    MAR
    2015

    Ostegunean, martxoak 12, arratsaldeko 18:30etik aurrera Manuel Lekuona liburutegiko ikus-entzunezko aretoan 19. KORRIKAko "Gu euskahaldunak" dokumentala ikusi ahalko da.

     

  • 4
    MAR
    2015
    Azken KORRIKA batzordea ostiral honetan, martxoak 6, 17:30ean
    19. KORRIKAren ibilbidea

    Ostiral honetan, martxoak 6, arratsaldeko 17:30ean 19. KORRIKA prestatzen bukatzeko azken Korrika batzordea izango da Intxixu AEK euskaltegian.

    Martxoaren 19an Urepelen hasi eta martxoaren 29an Bilbon bukatuko da aurtengoan KORRIKA eta herrian egingo ditugun ekintzetan laguntzeko... euskaltzale oro ongi etorria izango da.

    Animatu eta parte hartu !!!

  • 27
    OTS
    2015
    Oiartzungo euskalgintzak bere desadostasuna adierazi dio Urkixori
    Asteazken iluntzean egindako protestaldia.

    Kontseiluak antolatuta bihar Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin dute. Gipuzkoako hainbat Udalen kontra jarritako helegiteengatik protesta egin du euskalgintzak bat eginik. Haurtzaro Ikastolak, Oiartzungo Bertso Eskolak, UEMAk, eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak (AEK, Oiartzun Irratia, EHE-Itotiyak eta hainbat norbanako) egindako deialdiari jarraiki zenbait kexa esaldi idatzi dituzte antolatzaileek eta herritarrek Urkixoren jokatzeko moduaren aurka daudela adierazteko.

  • 24
    OTS
    2015
    Nafarroako hegoaldeko olioa erosteko kanpaina martxoaren 4ra arte, Errigora ekimenaren eskutik

    Nafarroako hegoaldeko olioa erosteko kanpaina martxan da dagoeneko. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunean egin dezakezu eskaera. Bi olio mota daude aukeran: oliba olio birjina estra, konbentzionala, 20 eurotan 5 litroko ontzia; eta oliba olio birjina estra ekologikoa, 28 eurotan 5 litroko ontzia. Eskaerak egiteko, Ttur-tturren bulegora joan, edo 943 26 01 82 telefonora deitu behar da.

  • 23
    OTS
    2015
    Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunetik dei egiten diogu euskalgintzari Urkixoren erasoei bat eginik erantzuteko
    Kontseiluak antolatutako manifestaziorako kartela

    Otsailaren 25ean, asteazkenean, protesta ekintza koloretsua egingo dugu plazan, 19:00etako plenoa bukatu ondoren. Carlos Urkixo, Espainiako Gobernuko Ordezkariak, hainbat aldiz eraso dio euskarari; oraingo honetan udal eta herri-erakundeei zuzendutako erasoak izan dira, euren jarduna euskaraz egiteagatik.

<< 2018, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
23456
 
7
 
8
 
910111213
 
1415
161718192021
 
22
 
232425262728
 
29
 
3031     

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /