Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 25
    IRAI
    2014
    2014-2015 ikasturtea hastear Intxixu AEK euskaltegian!
    Intxixu AEK euskaltegia

    Urriaren 1ean Intxixu AEK euskaltegian ikasturte berriari ekingo diogu. Denetariko taldeak egongo dira eta oraindik ere izena eman daiteke. interesa izanez gero, deitu eta galdetu lasai!

  • 23
    IRAI
    2014
    Barazki eta fruta errezeta lehiaketa hasi da
    Errezetak sartzeko buzoiak.

    Barazki edo frutak osagai gisa erabiliz egindako errezeta  lehiaketa martxan da irailaren 22tik urriaren 22ra arte. Oiartzungo fruta eta barazki dendetan euskararen erabileran eragiteko  helburuarekin, aurten hainbat ekimen antolatu  dira gremio horri lotuta, eta errezeta lehiaketa da horietako bat. Oarsoaldeko Euskara Batzordetik bideratuta, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak gauzatzen du. Parte hartu nahi duenak errezeta euskaraz  idatzi behar du, eta Oiartzungo fruta eta barazki dendetan jarritako buzoietan sartu. Oiartzungo kasuan, errezetaren osagai nagusia udazkeneko produktu bat izatea beharrezkoa da. Irabazleak  50 euroko erosketa-txartela eskuratuko du.

  • 17
    IRAI
    2014

    Ikasturte berria hastear da, eta urtero legez, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunetik euskara ikastera edota duten maila hobetzera animatu nahi ditugu merkataritzan eta ostalaritzan lanean ari direnak, beren establezimenduan euskara gehiago eta errazago erabiltzeko eta bezeroei zerbitzu hobea emateko balioko baitie. Euskara erabiliz, zerbitzuaren kalitatea hobetuko dute merkatari eta ostalariek. Horregatik, Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiaren eskaintza bidali diegu Oiartzungo 193 establezimenduri, eta informazioa langileei ere zabaltzeko eskatu diegu.

  • 15
    IRAI
    2014
    0
    Oiartzungo Kuadrillategik hezitzaileak behar ditu

    Oiartzungo Kuadrillategirako hezitzaileen lan poltsa osatu nahi dugu. 18-27 urte bitartean baldin badituzu, animatu eta bidali zure curriculuma kuadrillategioiartzun@gmail.com helbidera. Izen emateko azken eguna irailaren 22a izango da (eguna barne). 

  • 3
    IRAI
    2014
    Intxixu AEK euskaltegian matrikulazio epea irekita!!!
    Izena eman Intxixu AEK euskaltegian

    Iraila hastearekin batera matrikulazio kanpainari ekin dio Intxixu AEK euskaltegiak. Urritik aurrera euskara ikasi edo hobetu  nahi duenak, irailaren 1etik 30era izena eman beharko du euskaltegian. Horretarako, bertara etorri, telefonoz deitu edo mezu elektroniko bat idaztea nahikoa izango da.

    Gainera, aurten ere, Oiartzungo Udalak matrikularen prezioaren erdia ordainduko dio herriko euskaltegi homologatuan ariko den ikasleari, beti ere, beharrezko baldintzak betetzen baditu.

    ANIMATU eta EMAN IZENA!!!

  • 23
    EKA
    2014

    Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak urtero egin ohi dugun bezala, uda garaian ere zerbitzua euskaraz emateko doako baliabideak badituztela gogorarazi diegu merkatari eta ostalariei, bereziki, merkealdia jartzen duten merkatariei eta otordua eskaintzen duten ostalariei. Zerbitzua euskaraz ematera animatu nahi ditugu.

  • 9
    EKA
    2014
    Merkatari eta ostalarien euskara maila hobetzeko eskoletan parte hartu dutenek esan dute ikastaroa "baliagarria" izan dela
    Patxi Fernandez eta Christian Gonzalez.

    Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko dugun egitasmoaren baitan euskara eskolak eskaintzen ditugu. Merkatari eta ostalarien euskara maila hobetzeko eskola horietan parte hartu dute Christian Gonzalez Arraguako Alhambrako tabernariak eta Patxi Fernandez Odriozolako gozogileak. Dakiten euskara hobetzeko egin duten ahalegina euren establezimenduen eta bezeroen mesedetarako izango da.

  • 20
    MAI
    2014
    Oiartzungo merkatari eta ostalarien euskararen erabileran eragiteko, herritarrengana laguntza eske
    Merkatari eta ostalariei banatu zaien diptikoa

    Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Berriki, establezimenduetan zerbitzua euskaraz ematen laguntzeko eskura dituzten doako zerbitzu eta materialen berri eman diegu, gutun bidez.

    Aurten, gainera, herritarrei, bezeroei, laguntza eskatu nahi diegu. Batetik, konturatzen badira merkatari edo ostalariren batek zerbitzua euskaraz eskaintzeko hutsuneren bat duela, Ttur-tturrek eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko eta gurekin harremanetan jartzera gonbidatzeko eskatu nahi diegu herritarrei. Bestetik, Ttur-tturreko teknikariari ere hutsune horren berri jakinaraztea eskertuko genuke, merkatariarekin harremanetan jar dadin, hari zerbitzua erakusteko.

  • 16
    MAI
    2014
    Oiartzungo fruta eta barazki dendetan euskararen erabilera areagotzeko ekimenak jarri dira martxan
    Produktuen salneurria jartzeko euskarazko txarteltxoak banatuko dizkiegu establezimenduetako jabeei.

    Fruta eta barazkien izenak euskaraz erabiltzen ikasteko eta ohitzeko ekimenak dira, dendaren hizkuntza paisaian eta dendariaren eta bezeroen arteko ahozko harremanetan eragiteko antolatuak. Hauek dira aurtengo ekimenak: fruta eta barazki salduenen izenak euskaraz erabiltzen ohitzeko horma-irudia, prezioa jartzeko txartelak, hiztegia, errezeta lehiaketa eta 2015eko egutegia. Oiartzungo hamaika saltokik hartuko dute parte.

    ETBko Euskal Herria Zuzenean saioan gaiai buruz egindako erreportajea ikus dezakezu bideoan.

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /