Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 11
    API
    2014

    Oiartzueraren eta memoria historikoaren astea ez da bukatu oraindik! Hainbat ekintza ari gara egiten oiartzuerarekin egiten dugun lanketa herriratzeko. Hamaika telebistakoek erreportajea egin digute Oiartzuera Taldeko kideoi.

    Hementxe duzue ikusgai!

  • 11
    API
    2014
    Errenta aitorpena euskaraz eginez euskaraz bizitzeko beste pauso bat emateko deia
    Iaz Udaleko, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko eta herriko finantza erakundeetako ordezkariek egindako deialdia

    Hasi da errenta aitorpena egiteko epea eta ekainaren 25ean bukatuko da. Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak euskaraz egitera animatu nahi dituzte herritarrak.

  • 8
    API
    2014

    Oiartzueraren eta memoria historikoaren astea abian da. "Euskara ospeletik eguterara" erakusketa pleno aretoan dago ikusgai, eta dagoeneko izan ditu bisitariak. Horretaz gain, aste osoan zehar beste hainbat ekintza: Hiztegiaren aurkezpena, "Euskararen kate hautsiak" dokumentala eta hitzaldia, antzerkiak eta hikalaguneko hastapen saioa.

    Euskal Memoria Fundazioak eta  Gipuzkoako Foru Aldundiak  agerraldia egin zuten atzo "Euskara ospeletik eguterara" erakusketa ibiltaria aurkezteko. Oiartzungo Udalak ere parte hartu zuen agerraldian.  Xehetasunak ikusteko egin klik hemen.

  • 9
    API
    2014
    UDALA EUSKALDUNTZEARI ERASORIK EZ

    Urkijo Euskal Herriko hainbat eta hainabat udalerri euskalduntzeari oztopo ugari jartzen ari da!

    EZ DUGU ATZERAPAUSORIK ONARTUKO!

    Apirilaren 9an, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dugu Doneztebe pazan.

  • 31
    MAR
    2014
    Oiartzueraren eta memoria historikoaren asteko EGITARAUA aurkeztu du Ttur-tturrek
    Egitaraua

    Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak aurkeztu du Oiartzueraren eta memoria historikoaren asteko egitaraua. Ekintzaz betea dator apirilaren 7tik 13rako astea!

  • 27
    MAR
    2014

    Oiartzuera taldeak  eta Ttur-tturrek "Oiartzueraren eta memoria historikoaren astea" antolatu dute, Udalaren laguntzarekin. Apirilaren 7tik 13ra bitarte hainbat ekintza izango dira: hiztegiaren aurkezpena, "euskararen kate hautsiak" liburuaren aurkezpena eta mahai ingurua, bi antzezlan, hikalaguneko hastapen saioa...

    Informazio gehiago ikusteko egin klik hemen 

     

  • 26
    MAR
    2014
    Martxan da merkatari eta ostalarien euskara ikastaroa
    Hiru ikasleak, Inxixu AEK euskaltegiko Jexux Olaziregi irakaslearekin

    Herriko establezimenduetako hiru merkatari eta ostalari beren euskara gaitasuna hobetzen ari dira. Bezeroekin ohiko elkarrizketak euskaraz egin ahal izatea dute helburu. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren hitzarmenaren bidez martxan den egitasmoaren barruan kokatzen da ikastaroa (Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa).

  • 12
    MAR
    2014
    0

    Mintzagun egitasmoak eta Intxixu AEK euskaltegiak antolatuta, Barreterapia tailerra Maialen Viaña psikologoaren eskutik, martxoaren 27an, 14:30etik 16:30era Abaraxka ludotekan. Bertan parte hartzeko nahitaezkoa da Intxixu AEK euskaltegian izena ematea, parte hartzaile kopurua mugatua baita.

    Barreterapia tailerra
    Barreterapia tailerra Intxixu AEK euskaltegiaren eskutik
  • 14
    OTS
    2014
    Kuadrillategiko gazteak Zarautzen asteburu pasa

    Oiartzungo Kuadrillategiko gazteek asteburu pasa egin dute Zarautzen. 50 bat lagunek hartu dute parte Ttur-tturrek kudeatzen duen egitasmo honetan. 12-14 urteko gaztetxoek lagun berriak egiteko aukera paregabea izan dute; euskaraz, noski.

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /