Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 1
    OTS
    2017

    Txus Caballerok egin zuen Errenteriako Rural Kutxaren egoitza batean. 200 euroko saria jaso du errenteriarrak. Bihar lehenengo saria irabazi duen argazkia argitaratuko dugu.

    Euskararen Paparazziak lehiaketako bigarren saria jaso duen argazkia
  • 27
    URT
    2017

    Urtarrilaren 13an bukatu zen “Euskararen paparazziak” argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketa hau Oarsoaldeko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko helburuarekin antolatu da eta 67 argazki inguru jaso dira eskualdeko lau herrietatik.

    Esther Boticario errenteriarra Euskararen Paparazziak argazki lehiaketako irabazlea
    Esther Boticario eta Txus Caballero, Garazi Lopez de Etxezarretaren -Errenteriako udaleko zinegotzia- eta Garbi?e Amianoren -dendako arduraduna- eskutik sariak hartzen.
  • 25
    URT
    2017

    Ostiralean lehen KORRIKA BATZORDEA izango da Oiartzunen. Aurten ere Korrika arrakastsua izan dadin zure parte hartzea eduki nahi genuke. Animatu eta etor zaitez gurekin Korrika antolatzera!!

        KORRIKA BATZORDEA

        Noiz: Urtarrilak 27, ostirala, 17:00etan

        Non: INTXIXU AEK euskaltegian (Fermiñene etxea, 2. solairua)

    Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu: 943 493957 intxixu@aek.eus


     

    Lehen KORRIKA BATZORDEA ostiralean, urtarrilak 27, 17:00etan
  • 25
    URT
    2017
    Merkatari eta ostalarien euskara eskolak hasi dira

    Oiartzungo merkatari eta ostalarientzako euskara eskolak urtarrilean hasi dira. Aurten bi talde osatu dira, guztira, 8 merkatari. 60 orduko ikastaroa egingo dute ekainera bitartean euren bezeroekin duten ahozko harremana hobetzeko helburuarekin.

  • 16
    URT
    2017

    Ostiralean, talde berriak eta plangintza egin genituen.

    Kuadrillategi hemen da gabonak ondoren!
    DBH1. mailako gazte talde batzuk plangintza osatzen.
  • 31
    ABE
    2016

    Neguko merkealdia hasteko gutxi falta da, eta Oiartzungo merkatariek jada eska dezakete kanpaina berezi hauetarako prestatzen dugun materiala.

  • 14
    ABE
    2016

    Euskarararen paparazziak argazki lehiaketan parte hartzeko epea luzatu egin da urtarrilaren 13ra arte. Dagoeneko iritsi dira argazki mordo bat eskualde osokoak, baina oraindik urtarrilera arte parte hartzeko aukera dago. Euskara eta merkataritza-ostalaritza  uztartzen dituen argazkiak bidali behar dira. Edonork parte har dezake argazki lehiaketan. 400 euroko saria izango du irabazleak eskualdean gastatzeko, eta 200 eurokoa bigarrenak. Euskara sustatzeaz gain eskualdeko merkataritza eta ostalaritza indartzeko helburua ere badu lehiaketak.

    Euskararen paparazziak argazki lehiaketan parte hartzeko epea urtarrilaren 13ra arte luzatu da
  • 9
    ABE
    2016

    20. KORRIKA hasteko geroz eta gutxiago falta da, izan ere, martxoaren 30ean Otxandion hasiko da eta bukatu, aldiz, Iruñean apirilaren 9an bukatuko da.

    Euskaltegian jada, Korrika arropa dugu eta bertan izango duzue salgai abenduaren 17ra arte. Gainera, Txerri egunean ere postua jarriko dugu eta bertan 20. Korrikako arropa erosteko aukera izango duzue.

    Animatu eta gerturatu zaitezte Korrika arropa erostera!!

     

  • 9
    ABE
    2016
    Txerri eguna 2016

    Datorren larunbatean, hilak 17, Txerri Eguna ospatuko dugu Madalensoron. Artisau azoka, ganadu feriya, Truk txapelketa eta hainbat talderen emanaldiak ere izango dira.

    Giroa alaitzeko baserritar jantzita etortzera gonbidatzen zaituztegu

     

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /