Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 9
    EKA
    2014
    Merkatari eta ostalarien euskara maila hobetzeko eskoletan parte hartu dutenek esan dute ikastaroa "baliagarria" izan dela
    Patxi Fernandez eta Christian Gonzalez.

    Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko dugun egitasmoaren baitan euskara eskolak eskaintzen ditugu. Merkatari eta ostalarien euskara maila hobetzeko eskola horietan parte hartu dute Christian Gonzalez Arraguako Alhambrako tabernariak eta Patxi Fernandez Odriozolako gozogileak. Dakiten euskara hobetzeko egin duten ahalegina euren establezimenduen eta bezeroen mesedetarako izango da.

  • 20
    MAI
    2014
    Oiartzungo merkatari eta ostalarien euskararen erabileran eragiteko, herritarrengana laguntza eske
    Merkatari eta ostalariei banatu zaien diptikoa

    Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Berriki, establezimenduetan zerbitzua euskaraz ematen laguntzeko eskura dituzten doako zerbitzu eta materialen berri eman diegu, gutun bidez.

    Aurten, gainera, herritarrei, bezeroei, laguntza eskatu nahi diegu. Batetik, konturatzen badira merkatari edo ostalariren batek zerbitzua euskaraz eskaintzeko hutsuneren bat duela, Ttur-tturrek eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko eta gurekin harremanetan jartzera gonbidatzeko eskatu nahi diegu herritarrei. Bestetik, Ttur-tturreko teknikariari ere hutsune horren berri jakinaraztea eskertuko genuke, merkatariarekin harremanetan jar dadin, hari zerbitzua erakusteko.

  • 16
    MAI
    2014
    Oiartzungo fruta eta barazki dendetan euskararen erabilera areagotzeko ekimenak jarri dira martxan
    Produktuen salneurria jartzeko euskarazko txarteltxoak banatuko dizkiegu establezimenduetako jabeei.

    Fruta eta barazkien izenak euskaraz erabiltzen ikasteko eta ohitzeko ekimenak dira, dendaren hizkuntza paisaian eta dendariaren eta bezeroen arteko ahozko harremanetan eragiteko antolatuak. Hauek dira aurtengo ekimenak: fruta eta barazki salduenen izenak euskaraz erabiltzen ohitzeko horma-irudia, prezioa jartzeko txartelak, hiztegia, errezeta lehiaketa eta 2015eko egutegia. Oiartzungo hamaika saltokik hartuko dute parte.

    ETBko Euskal Herria Zuzenean saioan gaiai buruz egindako erreportajea ikus dezakezu bideoan.

  • 11
    API
    2014

    Oiartzueraren eta memoria historikoaren astea ez da bukatu oraindik! Hainbat ekintza ari gara egiten oiartzuerarekin egiten dugun lanketa herriratzeko. Hamaika telebistakoek erreportajea egin digute Oiartzuera Taldeko kideoi.

    Hementxe duzue ikusgai!

  • 11
    API
    2014
    Errenta aitorpena euskaraz eginez euskaraz bizitzeko beste pauso bat emateko deia
    Iaz Udaleko, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko eta herriko finantza erakundeetako ordezkariek egindako deialdia

    Hasi da errenta aitorpena egiteko epea eta ekainaren 25ean bukatuko da. Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak euskaraz egitera animatu nahi dituzte herritarrak.

  • 8
    API
    2014

    Oiartzueraren eta memoria historikoaren astea abian da. "Euskara ospeletik eguterara" erakusketa pleno aretoan dago ikusgai, eta dagoeneko izan ditu bisitariak. Horretaz gain, aste osoan zehar beste hainbat ekintza: Hiztegiaren aurkezpena, "Euskararen kate hautsiak" dokumentala eta hitzaldia, antzerkiak eta hikalaguneko hastapen saioa.

    Euskal Memoria Fundazioak eta  Gipuzkoako Foru Aldundiak  agerraldia egin zuten atzo "Euskara ospeletik eguterara" erakusketa ibiltaria aurkezteko. Oiartzungo Udalak ere parte hartu zuen agerraldian.  Xehetasunak ikusteko egin klik hemen.

  • 9
    API
    2014
    UDALA EUSKALDUNTZEARI ERASORIK EZ

    Urkijo Euskal Herriko hainbat eta hainabat udalerri euskalduntzeari oztopo ugari jartzen ari da!

    EZ DUGU ATZERAPAUSORIK ONARTUKO!

    Apirilaren 9an, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dugu Doneztebe pazan.

  • 31
    MAR
    2014
    Oiartzueraren eta memoria historikoaren asteko EGITARAUA aurkeztu du Ttur-tturrek
    Egitaraua

    Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak aurkeztu du Oiartzueraren eta memoria historikoaren asteko egitaraua. Ekintzaz betea dator apirilaren 7tik 13rako astea!

  • 27
    MAR
    2014

    Oiartzuera taldeak  eta Ttur-tturrek "Oiartzueraren eta memoria historikoaren astea" antolatu dute, Udalaren laguntzarekin. Apirilaren 7tik 13ra bitarte hainbat ekintza izango dira: hiztegiaren aurkezpena, "euskararen kate hautsiak" liburuaren aurkezpena eta mahai ingurua, bi antzezlan, hikalaguneko hastapen saioa...

    Informazio gehiago ikusteko egin klik hemen 

     

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /