Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 2
    ABE
    2014
    "Euskaraz bizi nahi dut" herri-lasterketa

    Badator "Euskaraz bizi nahi dut" herri-lasterketa! Abenduaren 5ean astindu gorputza euskararen alde!!!

  • 7
    AZA
    2014
    Barazki eta fruta errezeta lehiaketak baditu saridunak
    Oiartzungo irabazleak, zinegotziarekin, eta komertzioetako ordezkariekin.

    Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bideratuta, barazki eta fruta errezeta lehiaketa egin genuen irailaren 22tik urriaren 22ra eskualdeko lau herrietan. Oiartzunen, 10 establezimenduk parte hartu dute lehiaketan, eta 11 errezeta jaso ditugu.  Lau herrietako 32 establezimendutan jarritako buzoietan 45 errezeta bildu dira guztira.  Herri bakoitzeko 3 errezeta irabazle hautatu dira, eta atzo Errenteriako Euskaldarrak gastronomia elkartean egindako ekitaldi xumean jaso zituzten sariak irabazleek. Bakoitzak 50 euroko erosketa txartela eskuratu du, errezeta irabazlea  utzi zuen establezimenduan gastatzeko.

  • 3
    AZA
    2014
    Emaitza onak eman ditu Euskara Elkartera egitasmoan elkarteek egindako lanak
    Elkarteetako, Udaleko eta Ttur-tturreko ordezkariak balantze bilera hasi aurretik.

    Euskara Elkartera egitasmoan parte hartu duten elkarteek emaitza onak lortu dituzte. Oiartzungo elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko aurrerapausoak eman dituzte egitasmoko kide diren elkarte guztiek. Elkarteek konpromiso desberdinak hartu zituzten 2008an sinatutako Hitzarmen Zehatzetan euskararen erabilera areagotzeko, eta  %68ko betetze maila lortu dute. Egitasmoko kide diren 29 elkarteetatik 24k dituzte Hitzarmen Zehatzak. Udaleko eta Ttur-tturreko ordezkariekin batera, elkarteetako kideek etorkizunari buruz gogoeta egin dute bilera batean. Elkarrekin, baina eskutik helduta joan gabe elkarlanean nola jarraitu aztertu dute.

  • 2
    AZA
    2014
    Txerri eguneko azokan parte hartzeko izen-ematea

    Abenduaren 20an, larunbatean, izango da aurten Txerri eguna, eta antolaketa lanetan hasiak gara dagoeneko. Azaroaren 3tik aurrera dute artisauek Txerri eguneko azokan izen-emateko aukera. Informazio gehiago nahi duenak oiartzun.txerrieguna@gmail.com helbidera idatz dezake, edo bestela Ttur-tturreko telefonora deitu: 943260182.

  • 22
    URR
    2014
    Euskara Elkartera egitasmoaren ondorioak aztertuko dituzte elkarteek, Udalak eta Ttur-tturrek

    Euskara Elkartera egitasmoaren balantzea egiten aritu dira hilabeteotan Oiartzungo elkarteak. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Oiartzungo Udalarekin duen hitzarmenari esker gauzatzen du egitasmo hori, Oiartzungo elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin. Ttur-tturreko suspertzaileak bakarkako balantze bilerak egin ditu egitasmoko kide diren elkarteekin, eta orain, bilera horietatik ateratako datu eta ondorioak elkarren artean aztertzeko unea iritsi da. Urriaren 30ean, osteguna, egingo dute bilera elkarteetako kideek, Udaleko ordezkariek, eta Ttur-tturreko suspertzaileak. Manuel Lekuona Bibliotekako beheko aretoan izango da arratsaldeko 18:00etan.

  • 4
    URR
    2014
    TXERRI EGUNA antolatzen hasteko bilera

    Datorren asteartean, urriak 7, bilera egingo dugu aurtengo Txerri Eguna antolatzen hasteko, 19:00etan Fermiñenen. 

  • 25
    IRAI
    2014
    2014-2015 ikasturtea hastear Intxixu AEK euskaltegian!
    Intxixu AEK euskaltegia

    Urriaren 1ean Intxixu AEK euskaltegian ikasturte berriari ekingo diogu. Denetariko taldeak egongo dira eta oraindik ere izena eman daiteke. interesa izanez gero, deitu eta galdetu lasai!

  • 23
    IRAI
    2014
    Barazki eta fruta errezeta lehiaketa hasi da
    Errezetak sartzeko buzoiak.

    Barazki edo frutak osagai gisa erabiliz egindako errezeta  lehiaketa martxan da irailaren 22tik urriaren 22ra arte. Oiartzungo fruta eta barazki dendetan euskararen erabileran eragiteko  helburuarekin, aurten hainbat ekimen antolatu  dira gremio horri lotuta, eta errezeta lehiaketa da horietako bat. Oarsoaldeko Euskara Batzordetik bideratuta, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak gauzatzen du. Parte hartu nahi duenak errezeta euskaraz  idatzi behar du, eta Oiartzungo fruta eta barazki dendetan jarritako buzoietan sartu. Oiartzungo kasuan, errezetaren osagai nagusia udazkeneko produktu bat izatea beharrezkoa da. Irabazleak  50 euroko erosketa-txartela eskuratuko du.

  • 17
    IRAI
    2014

    Ikasturte berria hastear da, eta urtero legez, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunetik euskara ikastera edota duten maila hobetzera animatu nahi ditugu merkataritzan eta ostalaritzan lanean ari direnak, beren establezimenduan euskara gehiago eta errazago erabiltzeko eta bezeroei zerbitzu hobea emateko balioko baitie. Euskara erabiliz, zerbitzuaren kalitatea hobetuko dute merkatari eta ostalariek. Horregatik, Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiaren eskaintza bidali diegu Oiartzungo 193 establezimenduri, eta informazioa langileei ere zabaltzeko eskatu diegu.

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /