Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 20
    MAR
    2018
    0
    Hemen da berriz ere Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa!

    Oarsoaldeko saltokietan euskaraz ikusgai dauden errotulu, kartel edo bestelako idatziei argazkia ateratzeak saria du aurten ere. Apirilaren 16a baino lehen bidali zure argazkiak watshapp bitartez 688 74 19 09 zenbakira edo e-posta bidez euskararenpaparazziak@gmail.com helbidera.


    Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela izango da irabazlearentzat eta 200 eurokoa bigarren sariarentzat.

    Informazioa guztia www.oarsoarrak.eus atarian!

  • 19
    MAR
    2018
  • 19
    MAR
    2018
    Sketx lehiaketa hemen da!

    Ostiral honetan izango da Motxian Eby Sketx lehiaketaren sari banaketa!

     

  • 19
    OTS
    2018
    Kuadrillategin zinera goaz!

    Ostiralean zinera goaz DBH2eko gazteekin!

  • 13
    OTS
    2018
    Kuadrillategin zinera goaz!

    Ostiralean zinera goaz DBH1eko gazteekin!

  • 9
    OTS
    2018
    Ikastaro trinkoak Oarsoaldeko AEKn

    Otsailetik ekainera ikastaro trinkoak egiteko aukera izango da Oarsoaldeko AEK euskaltegien eskutik. A2 maila, B1 edo 1. maila (1. perfila) eta B2 edo 2. maila (2. perfila) eskuratzeko ikastaroak trinkoak eskainiko ditugu Oreretako Xenpelar euskaltegian.

    Gainera,Oarsoaldeko Udalen diru-laguntzei esker, dohainik edo kasik izango dira eskualdeko herritarrentzat.

    Eskatu informazioa Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian (943493957 oiartzun@aek.eus)  edo Oarsoaldeko AEK-ko edozein euskaltegitan

  • 15
    URT
    2018
    0
    Uxua

    Zenbat jende ezagutzen ote dugu gure bizitzan zehar! Ziur aski, zerrenda bat egiten hasita, asko ahaztuko
    litzaizkiguke bidean, izan ere, hainbeste dira gutako bakoitzaren bizitzan gurutzatzen diren pertsonak.
    Baina batzuk ez zaizkigu inoiz ahazten, arrazoi desberdinak tarteko, hortxe geratzen dira gure oroimenean
    hiltzatuta.
    Nik ez dut Uxua sekula ahaztuko. Nola ahaztu haren irribarrea, haren begi handiak, eta goiz goizetik
    erakusten zuen indarra eta bizipoza. Ezin. Nola ahaztu iritsi orduko egiten zigun diosala alaia, eta ikasleak
    fin-fin lanean jartzeko zuen ahalmena. Ezin.

  • 10
    URT
    2018
    0
    MERKATARI ETA OSTALARIENTZAKO EUSKARA ESKOLETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK URTARRILAREN 12RA ARTE

    Oiartzungo merkatari eta ostalarientzako euskara eskola bereziak antolatu ditu aurten ere Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Urtarrilaren 12ra bitarte izena emateko epea zabalik dago. Iaz hasitako bideari jarraiki bi eskaintza desberdin egin ditugu, oinarrizkoa eta aurreratua. 

  • 27
    ABE
    2017

    Lehenengo hiruhilekoan zertan aritu garen jakin nahi?

     

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /