Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 9
    ABE
    2016

    20. KORRIKA hasteko geroz eta gutxiago falta da, izan ere, martxoaren 30ean Otxandion hasiko da eta bukatu, aldiz, Iruñean apirilaren 9an bukatuko da.

    Euskaltegian jada, Korrika arropa dugu eta bertan izango duzue salgai abenduaren 17ra arte. Gainera, Txerri egunean ere postua jarriko dugu eta bertan 20. Korrikako arropa erosteko aukera izango duzue.

    Animatu eta gerturatu zaitezte Korrika arropa erostera!!

     

  • 9
    ABE
    2016
    Txerri eguna 2016

    Datorren larunbatean, hilak 17, Txerri Eguna ospatuko dugu Madalensoron. Artisau azoka, ganadu feriya, Truk txapelketa eta hainbat talderen emanaldiak ere izango dira.

    Giroa alaitzeko baserritar jantzita etortzera gonbidatzen zaituztegu

     

  • 5
    ABE
    2016
  • 2
    ABE
    2016

    Animatu eta etorri euskararen eguna ospatzera gurekin!

    Kuadrillategi EUSKARAREN EGUNERAKO prest!
    Ane Narbarte mural margoketarako egindako irudiarekin
  • 1
    ABE
    2016

    Abaraxkak eta Tur-tturrek euskararen eguna ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute.

    Larunbatean euskararen eguna
  • 24
    AZA
    2016
    Karlos Ibarguren medikuak jasoko du aurtengo Oarsoarrak Euskararen Saria
    naiz.eus eta Info7ren irudia

    Karlos Ibarguren Olalde sendagileari emango diote 2016ko Oarsoarrak Euskararen Saria. Abenduaren 2an izango da sari emate ekitaldia Orereta-Errenteriako Xenpelar Etxean, 19:00etan. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko kidea da, eta besteak beste, elkarte horretan euskararen normalizaziorako bidean egindako lana izan du kontutan epaimahaiak.

  • 17
    AZA
    2016

    Abenduaren 3ra bitarte bidali daitezke argazkiak, euskara eta merkataritza-ostalaritza  uztartzen dituen argazkiak. Edonork parte har dezake argazki lehiaketan. 400 euroko saria izango du irabazleak eskualdean gastatzeko, eta 200 eurokoa bigarrenak. Euskara sustatzeaz gain eskualdeko merkataritza eta ostalaritza indartzeko helburua ere badu lehiaketak. Ildo honetan, komertzioetako arduradunei dei egin nahi diegu,  euren ohar eta idatziak euskaraz jar ditzaten, partehartzaileek bereziki erreparatuko baitiete establezimenduetako euskarazko errotulu, ohar, eta idatziei.

     Oharrak euskaraz jar ditzaten animatzen ditugu merkatari eta ostalariak Euskararen paparazziak lehiaketa dela-eta
    Lehiaketako kartela
  • 16
    AZA
    2016

    2016ko errenta aitorpenaren kanpainak utzitako datuak pozgarriak izan dira Oiartzunen. 5.372 errenta aitorpen egin dira guztira, eta horietatik 1.967 egin dira euskaraz, % 36,61. Errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarren kopurua igotzen ari da urtetik urtera, eta bide horretan, herritarren inplikazioa eta finantza erakunde eta aholkularitzen babesa nabarmentzekoak dira.

    Euskaraz egindako errenta aitorpenen kopurua %36tik gorakoa izan da Oiartzunen
    Herritarrek errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin zuten apirilean.
  • 14
    AZA
    2016

    Euskararen erabilera indartzeko antolatutako ekimena da eta gaur, azaroaren 14an, hasi eta abenduaren 3ra arte luzatuko da. Euskara, merkataritza eta eskualdea lotu behar dituzte argazki lehiaketako parte hartzaileek. 400 euroko saria izango du argazki irabazleak, eta 200ekoa bigarren geratzen denak.  Oinarriak ikusteko: www.oarsoarrak.eus

    Euskararen paparazziak argazki lehiaketa eskualdeko komertzioetan
Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /