Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 26
    OTS
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoak Urmendi izena jarri dio bere hezkuntza proiektuari; izena esanahiz betea dago: Oiartzun definitzen du, haurren hezte prozesua barneratzen du eta naturarekin euskaldunok dugun harreman estua baieztatzen du

    Udal Ikastola Partzuergoak Urmendi izena jarri dio bere hezkuntza proiektuari

    Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoak Urmendi izena jarri dio bere hezkuntza proiektuari; izena esanahiz betea dago: Oiartzun definitzen du, haurren hezte prozesua barneratzen du eta naturarekin euskaldunok dugun harreman estua baieztatzen du.

    Egoitza berria inauguratu zenean, eraikinari izena jartzeko prozesua martxan jarri zen. Bere hartan gelditu zen eta aurten, berriz hartu da gaia eskuartean. Eraikinari ez ezik, 0-3 urteko hezkuntza proiektu osoari izena jartzea izan da azken erabakia.

    Urmendiren esanahia

    Esanahiz betetako izena aukeratu dute haur eskolari izena jartzeko. "Irudikatu nahi izan dugu haurrek hezte prozesuan ibilbide bat egiten dutela. Ura sortzen denetik ibai bihurtu arte handitzen doa, ibilbide baten barruan. Izenak sinbolizatzen du haurren hezkuntza, gure laguntzarekin", azaldu dute Naiara Arbelaitz Urmendi haur eskolako zuzendariak eta Ibintza Iragorri laguntzaile pedagogikoak.

    Urmendi Karrikan, Zaldin gainean, dagoen mendi baten izena da. Bertako tuneletik pasatzen zen garai batean Artikutzako meategietara zihoan trena. Era berean, Urmendi ur asko jaso eta ematen duen mendi-kaxkoa da. "Urarekin, naturarekin oso lotuta gaude euskaldunak. Era berean, Oiartzun oso ongi definitzen dute urak eta mendiak, inguratuta gaudelako", kontatu dute Arbelaitzek eta Iragorrik.

    Hontaz gain, izenaren aukeraketarako bildutako Oiartzungo erreka izenekin egoitza berriko ikasgela eta gainerako gelak ere izendatu dira (sukaldea, zuzendariaren bulegoa, biltegia...): Uraundi; Epele; Tornola; Arditturri; Ortadi; Gobara; Gorritxo; Sarobexar; Illarrizu; Txalaka; Itturrola; Zorrola; Beintxipi; Olaxar; Ziara; Erain eta Leun.

<< 2018, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
23456
 
7
 
8
 
910111213
 
1415
161718192021
 
22
 
232425262728
 
29
 
3031     

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS