Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 25
    IRAI
    2014
    0
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Datorren astean BAI EUSKAL HERRIAri herri ekimenaren erakusketa ikusgai izango da Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian eta, erakusketa honen harira, Azmarrin eta Oiartzungo Independentista elkarteek 2 hitzaldi antolatu dituzte:

    Urriak 1 asteazkena, 19,30ean: Iñaki Egaña eta Beloaga Bizirik: Euskal Herriko historia laburra eta Beloagako egitasmoa. Antolatzailea: Azmarrin elkartea.

    Urriak 2 osteguna, 19,30ean: Txutxi Ariznabarreta: Eskozia independentziara bidaia XXI. mendeko Europan liburua aurkeztuz. Antolatzailea: Oiartzungo Independentistak.

    Irailak 29tik urriak 4a bitarte hitzaldiak eta Bai Euskal Herriari ekimenaren erakusketa pleno artetoan

    Naziotasun eskubidearen inguruan burututako gogoetaren ondotik, Euskal Herriaren inguruko ezagutza eta naziotasunaren inguruko sentsibilizazio lana burutzeko helburuarekin osatu du erakusketa hau BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak Oiartzungo Udalaren laguntzaz.

    Erakusketan, Euskal Herria nazio egiten duten elementuak biltzeaz gain, UDALBILTZAk oinarri gisa jarririko Eskubideen karta eta Euskal Herriko Naziotasun Aitormena bezalako egitasmoak jasotzen dira besteen artean. Baina modu orokor batean nazio eraikuntza eta naziotasuna eskuz esku doazen elementuak izanik eramuz eremuko erreferentzia jasotzen saiatzen da erakusketa.

    Hauxe da  erakusketaren egutegia eta ordutegia:

    Irailak 29 - urriak 4 bitartean, astelehenetik larunbatera. Goizez 10,00-14,00 eta arratsaldez 17,00-20,00

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
<< 2018, maiatza >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 12
 
3
 
4
 
56
7
 
8
 
910
 
111213
14
 
151617
 
181920
21
 
222324252627
28
 
2930
 
31
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS