Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 7
    UZT
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Aurten, espeleologia egiteko aukera izango da berrikuntza

    Arditurri Eguna izango da hilaren 16an

    Hilaren 16an Arditurri Eguna ospatuko da meategi gunean, Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta.

    Aurreko urteetan ere egin diren ekintzez gain (txu-txu trena; meategietara bisitak prezio murriztuan; haurrentzako tailerrak eta jolasak; eta Arrano Etxean sendatutako hegaztiak askatzea), aurten bi ekintza berri egiteko aukera izango da: batetik, espeleologia San Joakin meategian eta bestetik, Arditurri euskal hanburgesa taloarekin prestatu eta dastatzeko aukera.

    Egitaraua

    Txu-txu trenak 10:45etik 14:30era aparkalekua eta Arditurri lotuko ditu, dohainik. Meategiak  bisitatzeko sarrerak egunean bertan erosi beharko dira: oinarrizko bisita 2 €tan eta sakonekoa, 3 €tan (11:00etatik 14:00etara). Espeleologia egiteko, berriz, aldez aurretik erreserba egin beharko da, plazak mugatuak direlako. 12 urtez goitiko pertsonentzako da eta 25 € ordaindu beharko da.

    Haurrentzako tailerrak Abaraxka ludotekak dinamizatuko ditu (11:00etatik 13:00etara). Hegaztien askatzea bi txandatan egingo da: 12etan lehenengoa eta 12:45ean bigarrena.

    12:00etatik aurrera, baita ere, sabela betetzeko aukera izango da: baserriko Lumagorri oilaskoarekin eta Idiazabalgo gaztarekin egindako talo edo ogian prestatutako euskal hanburgesa dastatzeko aukera izango da.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS