Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 13
    UZT
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Hilaren 28a arte erakusketa informatiboa dago pleno aretoan

    Landetxeko egitasmoari ekarpenak egiteko epea ireki da
    Atzo, aurkezpena

    Atzo, Landetxe inguruan, Mendiburu 14 eraikinaren eremuan, erabilera anitzeko udal ekipamenduaren egitasmoaren aurkezpen publikoa egin zuen Udalak, proiektua lantzen ari den Astazaldi arkitektura estudioko kideekin batera.

    Euskara, kultura eta erretiratuen arloentzako ekipamendua sortzea da asmoa eta horrekin batera, Landetxe plaza biziberritzeko obra integrala ere badu Udalak eskuartean.

    Hilaren 28a arte, erakusketa informatiboa dago udaletxean ikusgai (egunero, 09:00etatik 21:00etara). Gainera, azalpenak ematen egongo dira goizez (11:00-13:00) eta arratsaldez (18:30-20:30) egun hauetan: bihar -hilak 14-; hilak 18, asteartea; hilak 20, osteguna eta hilak 26, asteazkena.

    Herritarren ekarpenak jasoko dira hilaren 28a arte

    Orain arte, egitasmoarekin harreman zuzena duten eragile eta erabiltzaileekin lanketa egin da, aurreproiektua diseinatzeko. Hala ere, Udalak oiartzuar guztiekin partekatu nahi du egitasmoa, aurrera egin ahal izateko.

    Horregatik, hilaren 28a arte herritarren ekarpenak eta iritziak jaso nahi ditu Udalak. Horretarako bi bide izango dira: batetik, erakusketa informatiboan eta bestetik, internet bidez (ekarpenak@oiartzun.org).

    Informazio guztia: hemen.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS