Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 26
    UZT
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Mugarri berria Artikutzako trenari buruzkoa da

    Urtekaria eta Mugarri salgai daude gaurtik aurrera
    Suberri Matelo eta Anton Mendizabal, Mugarriren egileak, Josune Cousillas Kultura zinegotziarekin eta Jaione Ugaldebere Urtekari batzordeko kidearekin

    Gaurtik Oiartzun 2017 urtekaria (4 €) eta Mugarri bildumako azken zenbakia (12 €) salgai daude toki hauetan: Berezi janari-denda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paper-denda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Ibarreko gasolindegia, Martin harategia eta Pottolo janari-denda (Iturriotz); eta, Intxixu taberna eta Mamuteko paper-denda (Ugaldetxo).

    Aurtengo urtekariak, ohi bezala, herriko historia eta seme-alaben elkarrizketak bildu ditu, baita eragileen urtean zeharreko jarduna ere.

    Mugarriren 24. zenbakia da aurtengoan, Anton Mendizabalek eta Suberri Matelok ondu dutena: Artikutzako trena. Artikutzako trenaren historia bildu dute -Artikutzatik Errenteriarako bidea Oiartzundik barrena egiten zuen- eta trenbidea ezagutzeko zenbait mendi-ibilaldi ere proposatzen ditu liburukiak.

    Bi agerkarien aurkezpen publiko eta ofiziala abuztuaren 1ean egingo da, xanistebanetako kultur ekitaldiaren baitan.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS