Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 28
    UZT
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Elkartean dauden komertzioen gida izango da

    Itturri merkatari elkarteak webgunea estreinatu du

    Itturri, Oiartzungo merkatarien elkarteak webgunea estreinatu du: www.itturri.eus. Udalak eta merkatari elkarteko kideek elkarrekin aurkeztu dute tresna berria.

    Webgunean elkarteari buruzko informazio orokorra, elkartean dauden komertzio eta zerbitzu guztien informazioa (kokapena, eskaintza, kontaktua...) eta Itturrirekin lotutako albisteak topatu ahal izango dituzte erabiltzaileek.

    Gaur-gaurkoz, 27 komertzio dira Itturri elkarteko kide.

    Komertzio ttikiaren garrantzia

    Oiartzungo merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoa iazko urte bukaeran jarri zuen martxan Udalak. Prozesu horren ondorioz, Itturri elkartea biziberritzea erabaki zuten herriko merkatariek.

    Udalak sustengua adierazio nahi dio herriko komertzio ttikiari eta oiartzuarrak bertako komertzioetan kontsumitzeak duen garrantziaz jabetzea nahi du: merkataritza ttikia ezinbestekoa da herri bizi bat izateko. Izan ere, komertziorik gabe ez dago kale-bizitzarik.

    Herri mailako ekonomia suspertzeko ere hautu ezin hobea da herriko komertzio ttikian kontsumitzea.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS