Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 28
    UZT
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Alaitz Bergaretxe soka-dantzako irakasleari ere eskertze egingo zaio

    Memoria historikoaren aldeko taldeak omenduko dira xanistebanetako kultur ekitaldian
    Katin Txikik trabajadoreei egindako omenaldia

    Abuztuaren 1eko kultur ekitaldian, xanistebanetako omenduak memoria historikoaren alde lan egiten duten herriko izango dira: Katin Txiki eta Beloaga Bizirik.

    Katin Txikik 36ko gerran eta ondoren urteetan herrian gertatu zen errepresioa aztertu, publiko egin eta urtetan ahazturan egon diren horien errekonozimenduan eta erreparazioan lan egin du 2007an sortu zenetik (Iragorriko kanposantuko hobi komuna hustu eta gorpuzkinak errekuperatu, trabajadoreei omenaldiak, Isiltzen ez den isiltasuna Mugarria... izan dira egindako lan batzuk).

    Beloaga Bizirik-ek, berriz, 2013tik Nafarroako Erresuma garaiko gotorleku zen Beloagako gazteluaren eraikian eta historia berreskuratzeko lanean dihardu.

    Alaitz Bergaretxeri eskertza

    Egun berean, Alaitz Bergaretxe Gezalak ere omenaldi ttiki bat jasoko du, azken urteetan udal hautetsiei xanistebanetako soka-dantza irakasten egin duen lana eskertzeko.

    Txomin Perurena txirrindulari ohiak ere izango du errekonozimendurako tartea xanistebanetako kultur ekitaldian. Aurten, izan ere, festetako erakusketa bere kirol-ibilbideari buruzkoa izango da.

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS