Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Udala
  • 11
    URR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    1923-1936 arteko Euskal Herriko gertakari politikoak ditu hizpide fikzioaren bidez

    Iragana, lahar eta larrosa antzerkia taularatuko du Segurako antzerki taldeak hilaren 28an Oiartzunen

    Udalak eta Oiartzungo Gure Esku Dagok antolatuta, Iragana, lahar eta larrosa herri-antzerkia ikusteko aukera izango da hilaren 28an (larunbata, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan). Dagoeneko sarrerak salgai daude Garmendi txokolategian eta Amazkar tabernan, 6 €tan (egunean bertan, 8 €tan salduko dira).

    Lourdes Imazek idatzi eta zuzendutako antzerkia Segurako antzerki-talde amateur batek taularatuko du, Karlos Gimenezen musikarekin lagunduta.

    Iragana, lahar eta larrosa lanak 1923tik 1936 artean, Goierriko herri bateko bi familiaren kontuak ditu hizpide: Primo de Riveraren diktaduratik hasi, II. Errepublikan euskal alkate batzuek egindako euskal errepublikaren aldarrikapenetik pasa eta 36ko altxamendu faxista arteko gune historikoan gertatutakoa, alegia.

    Euskal Herriko historia ezagutzeko aukera ezin hobea izango da oiartzuarrentzat.

<< 2017, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4
 
5678
9
 
10
 
1112
 
131415
 
16
 
1718
 
19
 
202122
23
 
24252627
 
28
 
29
 
30
 
31
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Oiartzungo Udalaren bloga. Kultura eta aisialdi ekitaldiak. / Nor gara /RSS